Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Eu

Agindua, erakunde publiko eta pribatuak irakasleen etengabeko prestakuntza plana aurrera eramateko proiektuan Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailarekin lankidetzan aritzeko deialdia ebazten duena. (2013-03-26(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2013.eko martxoak 26

LABURPENA

IRAKASLEEN ETENGABEKO PRESTAKUNTZAKO PLANEAN LANKIDETZAN JARDUN NAHI DUTEN ERAKUNDEENTZAKO DIRU-LAGUNTZAK

Jaurlaritzaren Kontseiluak, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailburuak proposatuta, gaur agindu bat onartu du, Hezkuntza Sailarekin lankidetzan jardun nahi duten erakunde publiko eta pribatuei Irakasleen Etengabeko Prestakuntzako Plana garatzeko proiektuak aurkezteko dei egiten dien agindua.

Agindu honen helburua Euskal Autonomia Erkidegoan irakasleak prestatzen diharduten edo jardun nahi duten legez eratutako erakunde publiko eta pribatuei dei egitea da, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailarekin lankidetza-proiektuak aurkez ditzaten, Irakasleen Etengabeko Prestakuntza Plana garatzeko, eta, batez ere, 2013/2014 ikasturterako 742.000 euroko gehienezko kopuruarekin aurreikusita dauden lehentasunezko programak garatzeko.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau