Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Eu

Dekretua, Añanako Gatz Harana (Araba) kultura-paisaia kultur ondasun, monumentu-multzo kategoriarekin, kalifikatzeko dena. (2013-03-26(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2013.eko martxoak 26

LABURPENA

AÑANAKO GATZ HARANA KULTUR-PAISAIAK KULTUR ONDASUN KALIFIKAZIOA JASO DU, MONUMENTU-MULTZO KATEGORIAREKIN.

Gobernu kontseiluak ebatzi du Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuaren proposamenez, Añanako (Araba) Gatz Harana Kultur-Paisaia Kultur Ondare izendatzea, monumentu-multzo kategoriarekin.

Monumentu-multzo gisa mugatutako eremuak 336,90 hektarea hartzen ditu Añanako udalerrian. Eremu horren erdigunea gatz ustiaketetarako gunea da, hain zuzen Muera eta Terrazos errekek bat egiten duten lekua. Babestutako eremuaren barnean sartzen dira, gatz ustiaketarako larrainez gain, interes arkeologikoa nahiz paleontologikoa duten guneak, herrigune historikoan interes arkitektonikoa duten eraikinak, eta baita horiek inguratzen dituzten paisaiako elementuak ere.

Onartu den mugatzeak helburutzat du Añana Gatz Harana Kultur-Paisaiako balio historiko, artistiko, urbanistiko, etnografiko, zientifiko eta sozialak babestea.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau