Berriak Lehendakaritza
Eu

Euskadiko gazteen artean nagusi dira erlijioetan sinesten ez dutena

2013.eko martxoak 26

Erlijiozaletasuna hedatuago dago Espainiako gazteen artean Euskadikoen artean baino. 2012an Euskadiko 15 eta 29 urte bitarteko gazteen heren batek (% 34) katolikotzat jo du bere burua, baina % 4k soilik diote katoliko praktikanteak direla.
Beren burua katolikotzat jotzen duten gazteen ehunekoa nabarmen jaitsi da azken urteotan: 1998an Euskadiko 15 eta 29 urte bitarteko gazteen % 59k katolikoak zirela zioten, 2008an ehuneko hori % 37ra murriztu zen eta 2012an % 34ra.

Gauza bera gertatzen da katoliko praktikanteak direnak bakarrik kontuan hartuz gero: 1998an % 14 ziren, 2008an % 7 eta 2012an % 4.
Gazte katolikoak murriztu diren bitartean, gehitu egin dira gazte ateoak, agnostikoak, ez sinestunak eta erlijio gaietan interesik gabeko gazteak. Horien guztien ehunekoa nabarmen igo da 1998tik, orduan % 31 ziren, eta 2008an eta 2012an % 59 eta % 54, hurrenez hurren.

Bestalde, beste erlijioetako gazteen ehunekoak gorantz egin du apurka-apurka, eta 1998an % 1 izatetik, 2008an % 2 eta 2012an % 5 izatera pasatu da. Beste erlijioetan sinesten duten gazteen hazkundea immigrazioaren goranzko joerarekin bat dator: etorkin gazteak % 2,4 ziren 1998an, % 11,2ra hazi ziren 2008an eta
% 14,4 dira 2012an.

Azkenik, nahiz eta erlijioetan ez sinetsi Jainkoarengan sinesten duten gazteak gutxixeago dira orain lehen baino, 1998an % 7 izatetik 2012an % 4 izatera murriztu baitira.

Euskadiko gazteen eta 30 urtetik gorako biztanleen datuak alderatuz gero, 2012koak beti ere, ikus dezakegu 30 urtetik gorakoen artean beren burua katolikotzat jotzen dutenen ehunekoak bikoiztu egiten duela gazteen artean katolikoak direla diotenena (% 71 eta % 34, hurrenez hurren). Aitzitik, ateo edo agnostikoen kopurua bikoitza da gazteen artean (% 54) 30 urtetik gorakoen artean baino (% 23).

3 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @crisfdezm
    2013.eko martxoak 26

    Comentario de Twitter:
    "@Irekia La juventud vasca es menos religiosa que la española, además la juventud no creyente es mayoría en Euskadi https://t.co/UfcRZEfAgO"

  • @MontxoAbaroa
    2013.eko martxoak 26

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: La juventud no creyente es mayoría en Euskadi. http://t.co/jsBHPyV2oZ

  • @ppelgoibar
    2013.eko martxoak 26

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: La juventud no creyente es mayoría en Euskadi. http://t.co/jsBHPyV2oZ

Komunikabideek behera kargatzeko