Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Euskotrenek larunbatean errepideko garraioaren gaueko zerbitzuak aldatuko ditu ordu aldaketa dela eta

2013.eko martxoak 26

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politikako Sailaren esku dagoen EuskoTren Sozietate Publikoak, datorren larunbatean, martxoaren 30ean, errepidez gaueko garraioko ohiko zerbitzuak aldatuko ditu, ordu ofizialaren aldaketa dela eta (goizaldeko ordu bietan hirurak izango dira).

Goizaldeko martxoaren 30etik 31ra bitarteko Euskotreneko autobusen gaueko zerbitzuen ordutegiak ondorengoak izango dira:

ERMUA – ONDARROA

ERMUA – ONDARROA: irteerak Ermutik 0:25ean, 3:00etan (ordu ofizial berria), 4:25ean eta 5:55ean.

ONDARROA – ERMUA: irteerak Ondarroatik 23:45ean, 1:45ean, 3:45ean (ordu ofizial berria) eta 5:45ean.

EIBAR – AZPEITIA

EIBAR – AZPEITIA: irteerak Eibartik 1:30ean, 3:30ean (ordu ofizial berria) eta 5:30ean.

AZPEITIA – EIBAR: irteerak Azpeititik 0:45ean, 3:45ean (ordu ofizial berria) eta 4:45ean.

ZUMAIA – AZKOITIA

ZUMAIA – AZKOITIA: irteerak Zumaiatik 23:40an, 1:15ean (Donostiatik datorren autobusa), 3:15ean (Donostiatik datorren autobusa– ordu ofizial berria) eta 5:15ean (Donostiatik datorren autobusa).

AZKOITIA – ZUMAIA: irteerak Azkoititik 0:20an (Donostiarantz jarraitzen du), 3:20an (Donostiarantz jarraitzen du – ordu ofizial berria), 4:20an (Donostiarantz jarraitzen du) eta 6:00etan.

ZUMAIA – DONOSTIA

ZUMAIA – DONOSTIA: irteerak Zumaiatik 23:00etan, 0:00etan, 1:00ean (Azkoititik datorren autobusa), 3:00etan (ordu ofizial berria), 4:00etan (Azkoititik datorren autobusa) eta 5:00etan (Azkoititik datorren autobusa).

DONOSTIA– ZUMAIA: irteerak Donostiatik 0:00etan (Azkoitirantz jarraitzen du), 1:00ean (Azkoitirantz jarraitzen du), 3:00etan (ordu ofizial berria), 4:00etan (Azkoitirantz jarraitzen du), 5:00etan eta 6:00etan.

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek EuskoTrenen honako telefono zenbakira dei dezakete: 902 543 210. Horrez gain informazioa jaso dezakete ohiko autobus geralekuetan, eta baita Konpainiaren web gunean ere: www.euskotren.es.

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau