Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika

Euskotrenek larunbatean, martxoaren 30ean,tren zerbitzua indaurtuko du ordu aldaketa ofiziala dela eta

2013-03-26

Euskotrenek, larunbat honetan, 2013ko martxoaren 30ean, Bilbo-Deba, Bilbo-Bermeo, Txorierri eta Topo lineetan gaueko ohiko zerbitzua indartuko du ordu aldaketa ofiziala dela eta (goizaldeko 2:00etan 3:00ak izango dira).

Zerbitzu horien ezaugarriak honako hauek izango dituzte:

BILBO-DEBA

  • Irteerak Atxuri-Bilbotik:  23:50, 1:50, 3:50 eta 5:50ean (Elgoibarreraino) eta beste bat 1:33an Durangotik Debara.
  • Irteerak Debatik:  1:35, 3:35, 5:35 eta 7:22an (Elgoibartik Durangora) eta beste bat 1:33an Durangotik Bilbora.

AMOREBIETA-BERMEO

  • Irteerak Amorebietatik:   0:19, 3:19 (ordu ofizial berria), 4:19 eta 6:19an.
  • Irteerak Gernikatik:   Bermeora joateko zirkulazio berezi bat egongo da eta 23:17an irtengo da.
  • Irteerak Bermeotik:  23:39, 1:18, 3:18 (ordu ofizial berria), 5:18 eta 7:25ean (Gernikaraino).

ZAZPI KALE-LEZAMA

  • Irteerak Zazpi Kaleetatik:   0:00, 1:50, 3:50 eta 5:50ean.
  • Irteerak Lezamatik:   0:30, 3:20 (ordu ofizial berria), 4:20 eta 6:20an.

LASARTE-HENDAIA

  • Irteerak Lasarte Oriatik:  0:00, 3:00 (ordu ofizial berria), 4:00, 5:00 (Donostiaraino) eta 6:00etan. Era berean, 1:15ean Amaratik Hendaiaraino beste zirkulazio bat irtengo da eta 23:43an Lasarte Oriaraino.
  • Irteerak Hendaiatik:   1:03, 3:03 (ordu ofizial berria), 4:03, 5:03 eta 7:03an.

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek euskotrenen honako telefono zenbaki honetara dei dezakete 902 543 210. Horrez gain informazioa jaso dezakete geltokietan eta geralekuetan eta konpainiaren web gunean www.euskotren.es

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan