Berriak
Eu

Erkorekak esan du aurrekontu honi uko egitea errealitateari uko egitea dela

2013.eko martxoak 26

Eusko Jaurlaritzako sailburuek aurrekontu-proposamenak Eusko Legebiltzarrean aurkezten amaitu dute gaur; horregatik, Eusko Jaurlaritzako bozeramaile Josu Erkorekak berriro esan du Legebiltzarreko taldeek ekarpen «errealistak, orekatuak eta sozialak» egiteko unea dela. Gainera, adierazi du inork Iñigo Urkulluren gobernu-taldearen aurrekontu-proiektuaren aurka bozkatu behar badu «nekez lortuko» duela «aitzakia sozialki onargarri bat topatzea». Jaurlaritzak Legebiltzarreko taldeekin akordioa lortzeko oraindik «itxaropena» baduela gaineratu du Erkorekak.

Eusko Jaurlaritzako bozeramaile Josu Erkoreka komunikabideen aurrean azaldu da Lehendakaritzan (Gasteiz), Gobernu Kontseiluaren ostean egin ohi duen prentsaurrekoan.

Datorren apirilaren 11n Bakearen eta Bizikidetzaren Batzordearen balizko eratzeari dagokionez, Erkorekak esan du «azkenean baieztatuko balitz Euskadi politikoki eta ideologikoki egituratzen duten lau sentsibilitate nagusiak Legebiltzarreko foro baten barruko mahai batean elkarrekin esertzeko gauza» direla bakearen eta bizikidetzaren inguruan akordioak lortzeko, hori «gertaera historikoa» izango litzatekeela bake-prozesuen historian, eta Eusko Jaurlaritzak «txalotu eta babestu», egingo lukeela; halaber, «Ajuria Eneko ituna onetsi zenetik aurrekaririk gabekoa» izango litzatekeela, erantsi du.

Añanako Gatz-harana, Monumentu-multzoa
Añanako Gatz-harana Kultura-ondasun izendatu dute, Monumentu-multzoa kategoriaren barruan. Horra hor jorratutako gai nabarmenetako bat. Hala, Añanako Gatz-harana 2014an UNESCOren Munduko Ondasun bilakatzeko hautagaietako bat dat oraindik ere.

Azkenik, Erkorekak jakinarazi du Gobernu Kontseiluak Gizarte Larrialdiko Laguntzak jasotzen dituzten pertsonak artatzeko 2013rako 17,3 milioi euroko lehenengo zuzkidura ekonomikoa baimendu duela. 35.000 lagunek baliatuko dute zuzkidura hori.

Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak hartutako erabakiak (2013.03.26)

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)