Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak
Eu

Enplegu erregulazioko espedienteak % 24 murriztu dira otsailean

2013.eko martxoak 25

 

Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak enplegu-erregulazioko 265 espediente baimendu zituen otsailean; hau da, urtarrilean baino % 24 gutxiago, eta 2012ko otsailean baino % 38 gehiago. Eteteko erregulazio-espedienteak 151 izan dira, lanaldia murriztekoak 99, eta iraungitzekoak 15.

 

Lanaldia murrizteko espedienteak ugaritu egin dira 2010eko urriaz geroztik, lan-erreformaren ondorioz.

Espediente guztietatik, 133 aurreko baten jarraipena izan dira, eta 2.972 langileri eragin diete (% 75). Erregulazio-espedienteek 3.938 langileri eragin diete 2013ko otsailean; aurreko hilean baino % 6 gutxiagori, baina 2012ko otsailean baino % 31 gehiagori.

175 langileri iraungi zaie kontratua, 2013ko urtarrilean baino % 48 gutxiagori eta 2012ko otsailean baino % 52 gutxiagori.

Sektoreen arabera, mantendu egin dira industria-sektoreko espedienteak; zerbitzuen sektorean, ordea, gehiago izan dira, eta gutxixeago eraikuntzan.

Akordioen ehunekoa handia da oraindik, % 90 ingurukoa.

EEEen zergatiei dagokienez, eskaria eta ekoizpena murriztu izana da nagusia oraindik; baina horiek kausa ekonomiko eta finantzarioekin estu lotuta daudenez, askotan zaila da batak eta besteak duten garrantzia bereiztea.

Hauexek dira gehien kaltetutako eskualdeak: Arabako lautada, Bilbo Handia eta Donostialdea.

Egun 1.827 espediente daude indarrean, 17.189 langileri eragiten dietenak; horietatik 603 ( % 63) aurreko beste bati jarraipena ematen dioten espedienteak dira.

 

OHARRA:

 

Enplegu Erregulazioko Espedienteen (EEE) estatistika osoa Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren webgunean ikus daiteke.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau