Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Eu

XXV Rikardo Arregi Kazetaritza Saria

2013.eko martxoak 26

Hogeita bost urte beteko ditu aurten Rikardo Arregi Kazetaritza Sariak. Patxi Baztarrika Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordeak bertara lanak aurkezteko deialdia egin du gaur goizean, Andoaingo Udaleko ordezkariak lagun dituela Donostian egin den prentsa aurreko agerraldian. 2012ko maiatzetik 2013ko maiatzera bitartean euskaraz edozein euskarritan argitaratu diren lanak aurkeztu ahal izango dira sariketara.

Andoaingo Udalak antolatzen du Rikardo Arregi Saria, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren laguntza eta babesarekin. Euskarazko kazetaritzaren kalitatea, bikaintasuna eta berrikuntza bultzatu eta saritzea da Rikado Arregi Kazetaritza Sariaren helburua. Ia mende laurdeneko ibilian, erreferentziazko bihurtu da, eta egun euskarazko kazetari lanean kontsagratuta dauden hainbat izen ezagunek jasoa dute Rikardo Arregi Saria.

 

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @PatxiSaez
    2013.eko martxoak 27

    Comentario de Twitter:
    XXV. Rikardo Arregi Kazetaritza Saria aurkeztu dute.
    https://t.co/wVYdNylmOm

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)