Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Euskotrenek Bilboko tranbiaren zirkulazioa moztuko du Aste Santuko prozesioak direla eta

2013.eko martxoak 25

Aste Santuko prozesioak direla eta, datozen martxoaren 28an eta 29an, Bilboko tranbiek zirkulazioan eragina izango dute mozketa partzialekin.

Martxoaren 28an eta 29an zirkulazioa aldi baterako moztuko da Atxuri eta Pio Barojako geralekuen artean, arratsaldeko 19:30etatik 21:30etara. Gainerako zerbitzua ohi bezala ibiliko da:

  • Azken irteera Atxuri-La Casilla  . . . . . . . . . .   19:15ean
  • Azken irteera La Casilla-Atxuri  . . . . . . . . . .   18:58an
  • Lehen irteera Atxuri-la Casilla  . . . . . . . . . .    21:30ean
  • Lehen irteera La Casilla-Atxuri  . . . . . . . . . .   21:13an

Informazio gehiago lortzeko asmoz, erabiltzaileek 902 543 210 telefono zenbakira dei dezakete edota tranbiaren www.euskotren.es web gunea kontsulta dezakete.


Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau