Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakaria Energiaren Batzorde Naziolanaren Administrazio Kontseiluarekin bildu da

2010.eko martxoak 17

Patxi López lehendakaria Energiaren Batzorde Nazionalaren Administrazio Kontseiluarekin bildu da gaur goizean Lehendakaritzan. Lehendakariarekin izan ondoren, Bernabé Unda Eusko Jaurlaritzaren Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo sailburuarekin bildu da administrazio kontseilu hori.

Bileran lehendakariak adierazi du harro dagoela politika energetikoaren eztabaidaren anfitrioi eta hiriburu izateaz. Esan du, baita ere, Eusko Jaurlaritzak konpromiso sendoa duela energia berriztagarriekin, izan ere, Euskadik energia asko kontsumitzen du eta baliabide natural urriak ditu. Horregatik, oso garrantzitsua da politika energetiko iraunkorra sustatzen ahalegina egitea.

Lehendakariak kontseiluko kideei jakinarazi dien bezala, Eusko Jaurlaritzak etorkizunean garatu nahi dituen lehentasunen artean daude gas naturalaren azpiegiturak, energia berriztagarriak, energia eolikoa hain zuzen, olatuen energia, biomasa eta geotermia, baita sare adimentsuetan oinarritutako azpiegitura elektrikoak ere.

Lehendakariak bilera baliatu du Energiaren Batzorde Nazionalari eraginkortasun energetikoari buruz Euskadin garatzen ari diren politikak aurkezteko. Energia berriztagarrien polo teknologiko industrial bat sortu eta energia korporazio handien I+G unitateak Euskadira erakartzeko proiektua ere aurkeztu dio batzorde horri.

Energiaren Batzorde Nazionalaren Administrazio Kontseiluak bisita instituzionala egin du Euskadira martxoaren 17an eta 18an. Lehendakariarekin eta Eusko Jaurlaritzaren beste zenbait kiderekin biltzeaz gain, Naturgas eta Iberdrolaren instalazioak bisitatuko dituzte eta Administrazio Kontseiluaren bilera egingo dute.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Beste gonbidatu batzuk
  • Lehendakaria