Berriak Lehendakaritza
Eu

Herritarren %77k diote Gobernu hau espero zuten bezala jokatzen ari dela

2013.eko martxoak 25

EAEko arazoak konpontzeko Gobernuak duen gaitasunari buruz galdetuta, herritar gehienek (%60k) adierazi dute badakiela zer egin behar duen baina denbora behar duela eta %26k uste dute ez dakiela arazoak nola konpondu.

Prospekzio Soziologikoen Kabineteak Jaurlaritzaren lehen 100 egunak direla eta kaleratu du azterketa bat, honetan halako datuak agertzen dira.

Orain arte Gobernuak egin dituen jardueretan, onenak bezala jendeak gehien aipatutakoak dira: elkarrizketaren aldeko jarrera, ilusioa, itxaropena eta lasaitasuna ekartzea eta osasungintzaren kudeaketa. Orain arte okerren egindakoen artean aipatu dira: elkarrizketarako jarrera falta, kudeaketa ekonomikoa eta jarduera falta.

Iñigo Urkullu Lehendakaria eta Josu Erkoreka Gobernuaren bozeramailea dira Gobernuko kiderik ezagunenak (%98k eta %85ek ezagutzen dituzte hurrenez hurren), baita kalifikaziorik onenak jaso dituztenak ere. Gainerako sailburu guztiek 5,5 eta 5,9 puntu arteko kalifikazioak lortu dituzte, nahiz eta askoz ezezagunagoak izan.

Herritarrek oniritzia eman diote Gobernuari galdetutako ezaugarri guztietan: Gestiorako gaitasuna (5,8, 0tik 10erako eskalan), zintzotasuna (5,7), akordioak lortzeko gaitasuna (5,6), herritarren arazoekiko hurbiltasuna (5,3) eta ilusioa sortzeko gaitasuna (5,1).
Lehenengo hilabete hauetan Gobernuak izandako jarduerak 5,4 puntuko kalifikazioa lortu du 0tik 10erako eskalan.

Oposizioko inolako alderdik ez du lortu 5 puntuko kalifikazioa 0tik 10erako eskalan, baina EH BILDUk lortu du puntuaziorik altuena (4,5). Gobernuak itunak egin ditzan nahiago den alderditzat EH BILDU aipatu da gehien (%37), atzetik PSE-EE duela (%29).

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko