Berriak Lehendakaritza
Eu

Aktibo zirkulatzailearen Finantzaketa Funtsak 19.000 enpleguri eustea ahalbidetuko du

2013.eko martxoak 25
(*) Azpititulazio-zerbitzu hau sortzen da probetako software bertsio batekiko automatizatutako eran. Barka itzazue akatsak.

Iñigo Urkullu lehendakariaren iritzian, enpleguari eusteko «oinarrizko elementua» da  ETEak, autonomoak eta profesionalak finantzatzea.  Finantzaketa Funts horretako lehenengo 300 milioi eurorekin, 1.800 euskal enpresak behar duten «arnasa» hartzea espero da, eta, era horretan, 19.000 lanposturi eustea.  Urkulluk gogoratu du enplegua lehentasun bat dela Eusko Jaurlaritzarentzat eta «bere ahalegin guztiak» eskainiko dizkiola.

ETEen eta Autonomoen Finantzaketa Laguntzeko Programa abian jarri ahal izateko finantza-erakundeekin eta Elkarren Bermerako Sozietateekin lankidetza-hitzarmenak sinatzeko ekitaldian izan da Lehendakaria. Bertan izan dira, orobat, Ogasun eta Finantzetako sailburua, Ricardo Gatzagaeetxebarria, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburua, Arantza Tapia, eta Kutxabank, Euskadiko Kutxa, BBVA, Banco Santander, Caixabank, Banco de Sabadell,  Banco Popular Español, Bankinter, Caja Rural de Navarra, Bankoa, Elkargi eta Oinarriko arduradun nagusiak. 

Iñigo Urkulluk azaldu du Eusko Jaurlaritzak, funts horrekin, enpresen finantzaketa-eragiketak abalatzen dituela, maileguak bermatzen dituela eta mailegu horiek gauzatzea ahalbidetzen duela. Lehendakariak berak esan duenez, Jaurlaritzaren bermeak gutxitu egiten du finantza-arriskua, eta mailegua «enpresen proiektuak oztopatzen ez dituzten» baldintza «onargarrietan» ematea errazten du.

Lehendakariak eskerrak eman dizkie finantza-erakundeei eta Elkarren Bermerako Sozietateei «batera» lan egin izanagatik eta azpimarratu du Euskadiren etorkizuna «lankidetzatik eta kontzertaziotik» pasatzen dela.

3 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Gtzl
    2013.eko martxoak 25

    Comentario de Twitter:
    RT @oinarrisgr: El Fondo de Financiación de circulante permitirá mantener 19.000 empleos http://t.co/XtAmBgpNdT http://t.co/SItw2MeTb9

  • @oinarrisgr
    2013.eko martxoak 25

    Comentario de Twitter:
    El Fondo de Financiación de circulante permitirá mantener 19.000 empleos http://t.co/XtAmBgpNdT http://t.co/SItw2MeTb9

  • 2013.eko martxoak 25

    Con Elkargui a la cabeza de valorar a quien entregar los avales para poder ir a las entidades financieras démonos por enterados de que todo esto es una patraña más sin financiación .
    Por experiencia lo digo ...
    Os seguiré informando de cuantos créditos dan y cuantas empresas cierran.
    Este es el pecado capital , el ser una Pyme , a los grandes Grupos y grandes empresas no habrá problema pero seguiremos descapitalizando el tejido industrial de pequeñas empresas Pymes.
    Al tiempo ...
    Que no te tomen el pelo sr. Urkullo.

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)