Berriak Osasuna
Eu

Osasun eta Kontsumo Batzordea (2013/03/27): Jon Darpón sailburuak esan du aurrekontu ahaleginak euskal osasun sistema publiko, unibertsal eta kalitatezkoaren aldeko gure apustua bermatzen duela

2013.eko martxoak 27

Galdera, Rebeka Ubera Aranzeta EH Bildu taldeko legebiltzarkideak Osasuneko sailburuari egina, Osakidetzako pertsonal-politikak osasun-zerbitzuaren kalitatean duen eraginari buruz. (10\10\05\02\0002)

Osasuneko sailburuaren agerraldia, Rebeka Ubera Aranzeta EH Bildu taldeko legebiltzarkideak egindako eskaerari jarraituz batzordeak eskatuta, Eibarko Osasun ekipamendu berriaren egitasmoaren berri emateko. (10\10\06\03\0019)

Osasuneko sailburuaren agerraldia, Blanca Roncal Azanza Euskal Sozialistak taldeko legebiltzarkideak egindako eskaerari jarraituz batzordeak eskatuta, Arabako lurralde historikoarentzako osasun-zerbitzuen eskaintzaren berri emateko. (10\10\06\03\0022)

 

Sailburuak gogorarazi du Eusko Jaurlaritzaren 3 €-tik 1 Osasunera doala, eta partida horren heren bat, berriz, Osakidetzako 30.000 langileak mantentzera

Jon Darpón Osasuneko sailburuak hauxe adierazi du gaur legebiltzarrean: «Eusko Jaurlaritzaren aurrekontu osoaren hiru eurotik bat Osasunera bideratzea da Urkulluren gobernu-taldea euskal osasun-sistema publikoa mantentzeko eta bermatzeko egiten ari den lanaren frogarik argiena».

Oposizioak egindako galderari erantzunez, Jon Darpónek adierazi du erantzukizuna eta egiazko informazioa duen inork ezin duela zalantzan jarri Jaurlaritzak euskal osasun-zerbitzuaren kalitatea mantentzeko eta hobetzeko duen borondatea. Hala, sailburuak nabarmendu du Osasunera bideratutako partida horren heren bat Osakidetzako 30.000 langile baino gehiagoren soldatak ordaintzeko dela. Horretaz gain, gogora ekarri du euskal autonomia-erkidegoa per capita osasun-gastu publikorik handiena duena dela.

«Aurrekontu-ahalegin horrek -adierazi du- bermatuko du kalitateko zerbitzu batek behar dituen pertsonak baino gutxiago ez direla inoiz lanean arituko; horrenbestez, hori bermatzeko pertsona gehiago kontratu behar ditugunean, kontratatu egingo ditugu», erantsi zuen.

Halaber, osasun-azpiegitura berriak ireki ondoren Osakidetzan langileak gehiago izango direla nabarmendu du sailburuak. Besteak beste: Gernikako Bereizmen Handiko Zentroa; Arabako Unibertsitate Ospitaleko kanpo-kontsultak, edo Salburua eta Zabalganako osasun-zentroak; horietan «behar adina langile gehiago sartuko dira, zentro horiek ere kalitateko zerbitzua eskain dezaten».

Osasun Saileko titularraren iritziz, datu horiek egiaztatzen dute «Jaurlaritza, Osasun Saileko arduradunak eta Osakidetzako arduradunak euskal osasunaren kalitatea mantentzera eta hobetzera» etorri garela; egoera oso jakin eta larri batean zerbitzuaren bikaintasuna bermatzera, eta jakina, euskal herritar guztiei osasun-sistema publiko, unibertsal eta kalitateko bat bermatzen jarraitzera». Azkenik, helburu hori lortzearren, modu arduratsuan jokatzera dei egin dio oposizioari.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)