Berriak Lehendakaritza
Eu

Euskal literaturaren nazioarteko proiekzioa, Kirmen Uribek Passaporta Literatura Jaialdian izandako parte-hartzearen baitan

2013.eko martxoak 24

Kirmen Uribe euskal idazleak parte hartu Passaporta Nazioarteko Literatura Jaialdian, martxoaren 23an eta 24an, Bruselan

Kirmen Uribek Passaporta Nazioarteko Literatura Jaialdian izandako parte-hartzeak hasiera eman zion, Bruselan, Euskal Kultura eta Talentuaren III. Europar Zikloko jardueren egitarauari; antolatzailea Euskadiren EBko Ordezkaritza da, Etxepare Institutuarekin eta beste bazkide batzuekin batera

Euskal ekoizpen literarioaren aberastasunak oihartzuna eta kritika bikainak izan ditu Bruselan egin den Passaporta Literatura Jaialdian. Belgikako hiriburuko nazioarteko zita literarioak hasiera eman dio Euskadiren Europar Batasuneko Ordezkaritzak eta Etxepare Institutuak elkarrekin antolatutako Euskal Kultura eta Talentuaren III. Europar Zikloari.
Euskadiren Europar Batasuneko Ordezkari Marta Marín, europar literaturaren mundu eta sektoreko ehun bat ordezkari, euskal ekoizpen literarioaz interesatutako pertsonak, eta Belgikan finkatutako euskal komunitatea bertaratu ziren idazlearekin izandako topaketa-elkarrizketa literariora; moderatzailea Florence Noiville izan zen, Le Mondeko kazetari frantziarra.

Ekitaldian errepasoa eman zitzaion Uriberen obrari, Bilbao-Nueva York-Bilbao eta berriki argitaratutako Mussche (Susa, 2012) lanak azpimarratuz; azken liburu horrek Robert Mussche idazle belgikarraren historia kontatzen du, zeren Belgikara Habanan iritsitako gerrako neska bat -Karmentxu- hartu baitzuen 1937n. Halaber, Bruselako ekitaldiak Gerrako Haurren presentzia izan zuen. Izan ere, Karmentxu bezala, haiek ere Santurtzitik Belgikara iritsi ziren, 1937an, Gerra Zibilean.

Jaialdia Europako literaturaren zita nagusietako bat da, eta nazioarteko izen ospetsuak biltzen ditu. Bigarren aldia da euskal idazle batek Passaporta Jaialdian parte hartzen duela, zeren aurreko saioan Bernardo Atxagak parte hartu baitzuen. Parte-hartze hori, oraingoan bezala, Euskal Kultura eta Talentuaren 2011ko Europar Zikloaren baitan sartu zen.

Euskal Kultura eta Talentuaren III. Europar Zikloa

Urtero antolatzen dute, elkarrekin, Etxepare Institutuak eta Euskadiren EBko Ordezkaritzak, zenbait bazkideren lankidetzarekin (Bruselako Cervantes Institutua, bazkide belgikarrak, eta). Zikloaren agendan, Passaporta Jaialdian parte hartzea sartzen da, eta, halaber, euskal film laburren saio espezifikoak Bruselako Film Laburren Jaialdian, hitzaldiak, eta abar.

Zikloaren helburua da euskal kultura eta talentua sustatzea, posizionatzea eta ezagutzera ematea, hala Belgikan nola europar instituzioen eta EBren aurrean.

Kirmen Uriberen obra, "iraultza lasaia"

Kritikaren arabera, Kirmen Uriberen obra "iraultza lasai" bat da euskal literaturaren eremuan. 1970ean Ondarroan jaioa, Euskal Filologian lizentziatu zen eta Literatura Konparatuko gradu ondoko ikasketak egin zituen Trenton. Beraren Bilbao-New York-Bilbao eleberria (frantsesezko edizioa: Gallimard, 2012) gertaera literario garrantzitsua izan zen; hamabi hizkuntzetara itzulia, Narratiba Sari Nazionala eta Kritikaren euskarazko Saria eskuratu zituen lan horregatik. Kritikak beraren narratibaren izaera berritzailea azpimarratzen du, irakurlearekiko komunikazioa inola ere galtzen ez duela nabarmentzeaz batera.

Literatura hainbat diziplina artistikorekin uztartzen duten multimedia proiektuen egilea da, eta topaketa literario ugaritan parte hartu du Europan, Asian eta Amerikan. Beraren "Bitartean heldu eskutik" poema liburuak (2003) Kritikaren Saria jaso zuen, eta PEN American Centerrek ingelesera itzulitako poesia liburu onenen artean aukeratu zuen, finalista moduan, 2007an. Hedabide batzuen kolaboratzailea, hala nola The New Yorkerrena, 2011n El Correo-Vocentoren Kazetaritza Saria jaso zuen bere "El derecho a la individualidad" (indibidualtasunerako eskubidea) artikuluagatik. Berari buruz, The Harvard Book Reviewek esan du "Uribek sustrai sakonak dituela Euskal Herrian, baina beraren obra erabat unibertsala dela".

Eleberri bat argitaratu berri du:Mussche (Susa, 2012), Robert Mussche idazle belgikarraren historia kontatzen duena: idazle honek espainiar gerra zibileko neska bat hartu zuen 1937an, eta horrek bizitza aldatu zion.

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Kirmen Uribe