Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariak Euskadiko Andaluziaren IX. Egunean hartu du parte

2013.eko martxoak 23

Iñigo Urkullu lehendakariak gogorarazi du Euskadiko gizarteak beste herrialde batzuetako gazteak hartzen dituela eta Euskadiko gazte batzuk ere atzerrira irteten ari direla «lan-etorkizun» baten bila. Horregatik, lehendakariak Euskadiko gizartearen etorkizunaz hitz egitean, gazte-enplegua nabarmendu du. Urkulluk azaldu du duela gutxi aurkeztu duten Enplegu Planaren lehen neurriaren helburua gazteen «lehen lan-esperientzia erraztea» dela. «Inolako berezketarik egin gabe, hilean 600 eurorekin finantzatuko ditugu lehen lanaren bila ari diren gazteak lau hilabetez kontratatzen dituzten enpresak», gehitu du.

Iñigo Urkullu «García Lorca» Andaluziako Elkarteen Euskadiko Federazioak antolatu duen ekitaldian izan da, Euskadiko Andaluziaren IX. Egunean. Ekitaldian, lehendakariak hitzaldi bat eman du, eta horretan, festa «gizarteratze-eredu eta batzen gaituen konpromisoaren adierazgarri» dela azaldu du. «Bat gara, etorkizunari elkarrekin begiratzen diogulako, Euskadin dugun etorkizuna komuna delako», esan du.

Era berean, lehendakariak aurrekontuei buruzko adostasuna lortzeko beharra nabarmendu du. Urkulluk adierazi du Jaurlaritzak aurkeztu duen aurrekontu-proiektua «Euskadiko historia berriko sozialena eta konprometituena» dela.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)