Berriak Lehendakaritza
Eu

Telebista, euskal herritarren lehen aukera

2013.eko martxoak 22

Prospekzio Soziologikoen Kabineteak IKUSKERAK ikerketa saioko txostena kaleratu du. Bertan emakume eta gizonek komunikabideak kontsumitzerako orduan dituzten ezberdintasunak aztertetzen dira.

Ikerketaren arabera, telebista da Euskadin herritarrek entretenitzeko aukeratzen duten lehen komunikabidea, bai gizonen zein emakumeen artean. Baina emakumeen artean gehiago dira telebista aukeratzen dutenak, eta gizonen artean zerbait gehiago Interneten alde egiten dutenak.

Irratia eta prentsa idatzia ez dira telebista eta Interneta bezain jarraituak, baina emakumeek orohar irratia gehiago kontsumitzen dute gizonek baino, eta hauek interneta gehiago emakumeek baino.

Formazioaren bila joatean aldiz, bai emakume zein gizonezkoengan Interneta da komunikabiderik gustukoena.

Orohar, komunikabideen kontsumoa anitzagoa da gizonezkoen artean, eta emakumeek gehiago hautatzen dute telebista orohar.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko