Berriak Herri Administrazioa eta Justizia

Elektronika bidez izapidetu daitezkeen izapide eta prozedura publikoak % 28,3 gehitu dira

2013.eko martxoak 24

• Euskadiko administrazioek eta baltzu publikoak eskaintzen dituzten prozeduren eta izapideen herena baino gehiago bide elektronikoak erabiliz gauzatu daitezke, % 35,1, hain zuzen ere.
• Sofistikazio elektronikoaren gorenena Gipuzkoakoa da eta Bizkaiak hazkunde gehien izan duen lurraldea.
• Zehapenei, zergei, eta tasei buruzko prozeduren eta izapideen
% 60 baino gehiago internetez egin daitezke.
2012ko Sofistikazio Elektronikoaren Indizea Eusko Jaurlaritzako Herri Administrazio eta Justizia Sailak kudeatzen duen lagin-estatistika da, eta administrazio elektronikoaren eboluzioa eta ezaugarri nagusiak neurtzen ditu Euskadiko administrazio publikoetan eta enpresa-sektore publikoan, eskaintzaren ikuspegitik, betiere.

 

Eskainitako 6.767 prozeduren eta izapideen erdiak baino gehiago (% 57,6) udaletakoak dira; % 16,1 foru-aldundietakoak, % 13,4 Eusko Jaurlaritzakoak, eta gainerako % 12,9a beste erakunde publikoetakoak: erakunde autonomoak, unibertsitatea, sozietate publikoak, etab.

Administrazio elektronikoaren, Euskadi osoa hartuta, 7,7 portzentaje-puntu gehitu da, eta administrazio-izapideen % 35,1 on-line eskaintzera iritsi da bi urteetan.
Gehikuntza handienak sozietate eta fundazio publikoetan izan ziren: 14,8 eta 15,6 puntu.

Eusko Jaurlaritzak 10,5 puntuko gehikuntza lortu zuen digitalizazioan, eta haren atzetik datoz udalak, 7,1, eta diputazioak, 6,1.

Lurraldeka, Gipuzkoako atari publikoetan eskaintzen diren prozeduren % 41 izapidetu ditzakete internetez, eta sailkapen horretan lurraldez gaindiko esparrua duten erakundeak kokatzen dira jarraian. Bizkaia, % 32,4, eta Araba, % 18,4, zerrenda honetako azken lekuetan kokatzen dira.


Zehapenei, zergei, eta tasei buruzko ordainketak

Euskal erakunde publikoetan zehapenei, zergei eta tasei buruzko bost prozeduratatik hiru internetez egin daitezke oso-osorik; horrela, aipatutako azkenak % 10,1 gehitu dira, eta lehenengoak % 2,7 baino ez.

Zerbitzuen kudeaketa elektronikoa kasuen % 57,8an digitalizatuta zegoen 2012. urtean, portzentaje-puntu.

Ikuskaritza-prozeduren izapidetze elektronikoa 11,8 puntu gehitu da, eta % 32,7ra iritsi da. Gehikuntza horren antzekoa (11 puntukoa) izan da erregistro-izapideetan, non % 36,1eko indizera iritsi baita.

Laguntzak edo diru-laguntzak, erreklamazioak eta ziurtagiriak ere batez bestekoaren inguruan gehitu dira: 8,5 puntu lehenengoak, 7,7 bigarrenak eta 7 azkenak.
Baimenak 3,5 hazi dira ozta-ozta, eta batez bestekoaren oso azpitik jarraitzen dute, % 18,6.

Indarguneak

Eusko Jaurlaritzak laguntzetan eta diru-laguntzetan jarri dituela bere ahaleginak, 31,3 portzentaje-puntuko igoera izan du.

Foru-aldundiak, berriz, zerga eta tasetan, 12,2 punturekin eta udalen ahalegin handiena ikuskaritzetan (28,6) eta erregistroetan (13,8) gauzatu da, baita erreklamazio eta ziurtagirietan eta bisetan ere, ia 10 puntu.

Bizkaiak hazkunde gehien duen lurraldea

Bizkaiko udalek, aldundiak eta enpresa-sektore publikoak 11,8 portzentaje puntuko gehikuntza lortu dute elektronika bidez izapidetu daitezkeen prozeduretan eta izapideetan.

Arabako eta Gipuzkoako erakunde publikoek eboluzio mugatuagoak dituzte: 6,6 eta 3,4 puntu, hurrenez hurren.

Bilboko Udalak hazkundea burutzen du

Euskadiko hiru hiriburuetako udalek eboluzio hobea izan dute gainerako udalek baino: Bilbokoak 26,2 portzentaje-puntuko hobekuntza egin du, Gasteizkoak 15,3 puntukoa eta, Donostiakoak bat gutxiago, 14,3.

Herritarren eta enpresen paperaren erabilera eta herritarren joan-etorriak murrizteko ahaleginaren ikuspuntutik (2010. urtetik 2012.era prozedura eta izapide elektronikoek izandako hazkundearen ehuneko moduan neurtuta), erakunde autonomoak buruan kokatu ziren, % 46,4rekin; sozietate publikoak jarraian, % 40,8rekin; eta, azkenik, Eusko Jaurlaritza, % 40,2rekin. Udalak batez bestekoan kokatzen dira, % 28,4rekin, eta aldundiak beherago, % 18rekin.

Puntu honetan ere hiriburuetako udalak gainerako udalen gainetik daude: Gasteizkoak bere eskaintza hirukoiztu egin du, Bilbokoak bikoiztu eta Donostiakoak % 69,2 gehitu du.

 

METODOLOGIARI BURUZKO OHARRA: Azterlana Zerbitzu eta Prozedura Publiko Elektronikoen 2010eko Katalogotik ausaz hartutako 3.384 prozedurako laginean oinarrituta egin da. Sofistikazio elektronikoaren 2010. urterako balioak zuzendu eta balioetsi egin dira, aipatutako lagina oinarri hartuta. Ez dira sartu Euskal Autonomia Erkidegoan egoitza duten Estatuko Administrazio Orokorreko herri erakundeak.

 

3 iruzkin
  • Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @AsierAres
    2013.eko martxoak 27

    Comentario de Twitter:
    Crece un 28,3% el número de trámites administrativos que se pueden realizar en internet http://t.co/wuCu7m6Cri http://t.co/mjD6OxOwS8

  • @manycomics
    2013.eko martxoak 25

    Comentario de Twitter:
    Crece un 28,3% el número de trámites administrativos que se pueden realizar en internet http://t.co/8MvyLkfPBr http://t.co/eo2ayADf6R

  • @manycomics
    2013.eko martxoak 25

    Comentario de Twitter:
    Crece un 28,3% el número de trámites administrativos que se pueden realizar en internet http://t.co/8MvyLkfPBr http://t.co/eo2ayADf6R

Komunikabideek behera kargatzeko