Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Tokiko erakundeek Donostialdeko metroaren inguruan adostasuna lortzeko prozesuan izan duten eginkizuna azpimarratu du Oregik

2013.eko martxoak 22

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika sailburu Ana Oregik gaur goizean azpimarratu duenez, Donostialdeo metroaren obretan –edo topoa metro bihurtzekoak– aurrerapauso handia eman da, tokiko erakunde guztien arteko erabateko adostasunari esker eta kontuan hartuta egungo aurrekontu-errealitatea. «Ezinezkoa da garrantzi handiko obra bat aurrera eramatea tokiko erakundeen babesik eta adostasunik gabe» adierazi du Oregik. Sailburuarekin batera, saileko , ETSko, enpresa esleipendunetako eta Donostiako komunikabideetako arduradunek burdinbideko tunel berrira sartzeko galeria zeharkatu dute. Tunela egunotan irekitzen ari da Altza eta Herrerako norabidean, lurra higatzeko makina bat.

Oregik nabarmendu duenez, «Topoaren edo metroaren azpiegitura berriari esker, hiriburuarekin komunikatzeko Irun-Bidasoaldea, Errenteria eta Pasaiako eskualdeetako mugikortasun-eskaerari aurre egingo diogu». Era berean, Trintxerpe, Altza eta Herrera auzoei ere sarbide eta zerbitzu hobeak emateko garaia da.

Altza-Herrera zonaldean Topoa –edo Donostialdeko metroa– hobetzeko obren bidez, duela urte batzuk Eusko Jaurlaritzak hasitako lanetan beste aurrerapauso bat emango dugu. Horietan, Loiola-Herrera, Fanderia-Oiartzun eta Lasarte-Añorga-Errekalde tarteak hobetu ziren.  Altza-Herrerako obrek Irunerako norabidean jarraipena izango dute. Egun, Altza-Pasaia Antxo-Galtzaraborda eraikuntza-proiektua idazten ari dira, Pasaian eta Galtzarabordan geltokiak aurreikusiko dituena. Lurra higatzeko makinak sarrera-galeriaren 45 metroak erabat zulatu ditu, eta orain linearen etorkizuneko tunelaren indusketa-lanei ekin diote.

Ana Oregik ingeniariaren eta obra-buruaren azalpenak arretaz entzun ditu Antonio Aiz, Rafael Sarria, Almudena Ruiz de Angulo, Imanol Leza, Iñigo Palomino eta obra-teknikariekin batera.


Herrera-Altza tartea

2012ko udaberrian, Herrera-Altza tartea Sacyr-Febide-Cavosa-Mariezcurrena-Zubieder aldi baterako enpresa-elkarteari esleitu zitzaion. Gauzatzeko epea 31 hilabete dira, eta aurrekontua, 34,5 milioi eurokoa. 1.040 metroko luzera du, eta lurpetik igarotzen da. Trenbide berriak Herreran izango du hasiera: egungo geltokia luzatuko da. Ondoren, eskuinera kurbatu eta N-1 zaharraren eta Adif-en bideen azpitik igaroko da; gero, ezkerrera kurba bat hartu eta Felix Iranzo pasealekuaren azpian luzatuko den zuzen batean amaituko da. Geltoki berria hortxe kokatuko da, 50 metroko sakoneran. Bi atari edo hall izango ditu, bai eta bi sarrera-kanoi ere, Larratxo pasealekura eta Santa Barbara kalera emango dutenak.

Geltokiak alboetan izango ditu nasak. Nasek bina eskailera izango dituzte, eta horietako bakoitzetik mezzanina banatara iritsiko gara. Bertan egongo dira terminaleko atariak. Horretaz aparte, nasetara iristeko bi igogailu ezarriko dira, kanpoaldearekin beste igogailu baten bidez konektatuta egongo direnak. Era horretan, Altzako 21.500 biztanlek beren etxetik 10 minutu edo gutxiagora izango dute geltoki berria.

Obraren egoera

Obrak azaroaren amaieran hasi ziren, lan-eremuaren kotak jarrita, eta bulegoak eta materialak biltzeko eremuak instalatuta. Lehenengo lana eraso-arrapalaren ahokadura egiteko bidea egokitzea izan zen. Arrapala aurrez hondeatu beharra dago, linea-tunela igaroko den eremura iristeko. Eraso-galeriaren indusketa eginda, aste honetan bertan hasi dira linea-tunela hondeatzen.


HERRERA-ALTZA TARTEA BIKOIZTEA. DATU TEKNIKOAK.
2.984,44 metroko Herrera-Galtzaraborda tartea hartzen duen informazio-azterlanari dagokionez, proiektu hau Herrerako geltokiaren eta etorkizuneko Altzako geltokiaren arteko tarteari dagokio.
Tartearen luzera:                    1.040 m
Galeria-tunelaren luzera:                830 m
Tunel faltsuak:                    210 m
Altzako geltokia:                    96 m
(PK 0+747an hasiko da, PK 0+843an bukatuko da)
Maniobratzeko adarraren luzera:            197 m
Gehienezko malda:                    40 mm
Proiektuko abiadura:                    80 km/h
ATALAK
Linea-tunela
Hondeatzea:                        61 m2
Estaldura:                        45 m2
Geltoki-haitzuloa
Hondeatzea:                        181 m2
Estaldura:                        150 m2
SARRERAK
Santa Barbara kaleko kanoia
Guztizko luzera:                        124 m
Nasa-kalea desnibela:                    40,77 m
Larratxo pasealekuko kanoia
Guztizko luzera:                        112 m
Nasa-kalea desnibela:                    36,80 m
Igogailua
Nasa-kalea desnibela:                    44.47 m
Eraso-galeria berria obraren PK 0+260an lotuko da.

HERRERA-ALTZA TARTEA BIKOIZTEA. OBRAREN DATUAK.
* 1. aldaketan aurreikusitako epea (idazten ari dira): 36 hilabete
* Esleipen-aurrekontua: 34,5 milioi € (BEZa gabe)

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Rafael Sarria, Izaskun Iriarte, Almudena Ruíz de Angulo, Imanol Lezo