Berriak Osasuna
Eu

Osakidetzak Amorebieta-Etxanoko ginekologia kontsulta zabalduko du berriz eta eutsi egingo dio Durangoko zerbitzu indargarriari

2013.eko martxoak 21
  • Apirilaren 8tik aurrera, astelehena, Amorebieta-Etxanoko emakumeek Ginekologia eta Obstetriziako arreta-zerbitzua izango dute herriko osasun-zentroan, Osakidetzari eskatu bezala.
  • Kontsulta asteartetan eta ostegunetan egongo da zabalik, 15:00etatik 20:00etara.

Plantilla berrantolatu ondoren, apirilaren 8tik aurrera, Osakidetzak ginekologia-zerbitzua emango du berriz Amorebieta-Etxanoko osasun zentroan, astearteetan eta ostegunetan, 15:00etatik 20:00etara. Zerbitzua aste batzuetan etenda egon da, hura ematen zuen profesionala aldi baterako ezinduta egon baita, eta ez baitzegoen haren ordez ipintzeko ginekologorik langabezian.

Neurri honekin, Osakidetzak Amorebieta-Etxanoko Udalak egindako eskaerari erantzun dio, herriko emakumeak Durango-Landako anbulatoriora joan behar ez daitezen, espezialisten zaintzak jasotzeko.

Hasieran, Osakidetzak Amorebieta-Etxanoko emagin-zerbitzuari eustea erabaki zuen, eta Durango-Landako anbulatorioko Ginekologia eta Obstetrizia zerbitzua indartzea, astean bi kontsulta-egun gehiago jarriz eta larrialdiak egun osoan artatuz. Errefortzuei eutsi egingo zaio oraindik zenbait astetan, zerbitzuaren kalitatea bermatzeko.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau