Berriak Herri Administrazioa eta Justizia
Eu

Eusko Jaurlaritzak eta Espainako gobernuak bost legeren inguruko akordioa lortu eta Konstituzio Auzitegira jotzea ekidin dute

2013.eko martxoak 20

Estatuko administrazioak eta EAEko administrazioak sortutako Aldebiko Lankidetza Batzordeek bi bilera egin ostean, hainbat legeren inguruko gaztazkak ebaztea lortu dute. Espainiako Gobernuaren Hezkuntza-alorrean gastu publikoa arrazionalizatzeari buruzko Espainiako legearen eta Osasunari buruzko Errege Lege Dekretuaren eta genero-identitatea eta transexualen eskubideak aitortzeari, dopinari eta Euskadiko aurrezki-kutxeei buruzko EAEko legeen inguruan lortu dute akordioa.

Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak akordioa lortu dute bost legeren inguruan, bi Espainiakoak eta hiru Euskal Autonomia Erkidegokoak. Era horretan, bi administrazioon arteko gatazkak ebazteko Konstituzio Auzitegira jotzea ekidin dute.

Estatuko administrazioaren eta EAEko administrazioaren arteko Aldebiko Lankidetza Batzordeak sortu ondoren, hainbat lantalde martxan jarri zituzten. Lantaldeok 2013ko urtarrilean eta otsailean egindako bi bileren ostean, akordio batera iritsi dira bi aldeak, honako hauen inguruan:

1. Hezkuntza-alorrean gastu publikoa arrazionalizatzeko premiazko neurriei buruzko 14/2012 Errege Lege Dekretua. (6. artikuluaren inguruan irizpide desadostasuna). Hitzarmenaren arabera Euskal Herriko Unibertsitateari egokitzen zaien ekonomia-ituna kontuan hartu behar dela eta, ondorioz, Kontzertzuaren Batzorde Mistoaren aldebiko harremanaren arlora eraman behar dela.
2. Osasunari buruzko 16/2012 Errege Lege Dekretua. (10.4 artikulua). Akordioak onartzen du, toki-osasuneko langileak osasun-zerbitzuetan sartzeari dagokionez, Osakidetzak erabakiko dituela horiek sartzeko baldintzak eta prozedurak, beti ere langileen eskubideak bermatuta.
3. Transexualak genero-identitateagatik ez baztertzeko eta haien eskubideak aitortzeko EAEko Legea. (3. eta 7.2 artikuluak). Hitzarmenak onartu du genero-nortasuna aldatzeko bidean dauden pertsonei babesa eman eta sufrimendua saihestu behar dela. Horrela bada, onartu da sortzen den administrazio-dokumentazioak ez duela erabateko ondoriorik izango.
4. Kiroleko dopinaren aurkako EAEko Legea. (12.9 19.1 eta 21.1 artikuluak). Akordiaren arabera, lehiaketa ofizialetan dopinen kontrako egin beharreko kontrolak, Estatuko agentziarekin batera planifikatu behar direla.
5. Euskal Autonomia Erkidegoko aurrezki-kutxen Legea. (14.4, 23., 24., 25., 26., 28., 29., 32., 48., 50. eta 61. artikuluak) Bi administrazioek onartu dute bereziko fundazioen arloan lege honen aplikazioak kredituaren eta banku-jardueraren arloko Estatuko oinarrizko legediarekin batera joan behar duela. Halaber, bat datozen irakurketak argitzen dira hauei dagokienez: zehatzeko ahalmen autonomikoarekin lotutako Estatuko oinarrizko legeriari; pertsona fisiko eta juridiko ezarleen ordezkagarritasuneko proportzionaltasunari, eta organo zuzentzaileetako kideen agintaldien iraupenari dagokienez.

Ebatzi gabeko gatazkak

Bestalde, hiru legeren interpretazioari buruzko negoziazioek irekita jarraitzen dute, horietako bat Espainiakoa eta bi EAEkoak:

1. Aurrekontu-oreka bermatzeko eta lehiakortasuna sustatzeko neurriei buruzko uztailaren 13ko Estatuko 20/2012 Errege Lege Dekretua. Gatazka zabalik dago oraindik langile publikoei 2012ko abenduko aparteko ordainsaria kentzeari eta merkataritzaren eta merkataritza-ordutegien arloko estatu-erregulazioei dagokienez.
2. Euskadiko Segurtasun Publikoaren Sistema Antolatzeko EAEko Legea. Eztabaidatzen ari da Euskadik segurtasun pribatuaren arloan arautzeko ahalmenik ote duen.
3. Borondatezko Gizarte Aurreikuspeneko Erakundeen EAEko Legea. BGAEren arloan, Eusko Jaurlaritzak Euskal Autonomia Erkidegokoaren eskumena eta ez inorena dela defendatzen du eta Gobernu espainarrak Pentsio Fondotan egituraketan parekatzen ekidituko du.

Konstituzio Auzitegian errekurtsoa aurkeztea

Aldiz, Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak ez dute akordiorik lortu 2012ko eta 2013ko Estatuaren Aurrekontu Orokorren Espainiako Legeen inguruan. Hori dela eta, Gobernu Kontseiluak atzo onartu eta adierazi bezala, lau esparrutan eskumenak urratzeagatiko errekurtsoa aurkeztuko du Jaurlaritzak:

1. Espainiako gobernuak debekatu egin die herri-administrazioei euren langile publikoei ordainsari geroratuak ordaintzea, euren BGAEetan ekarpenak eginez. Eusko Jaurlaritzaren arabera, ordainketa-politika propioa ezartzeko gaitasuna urratzen du horrek.
2. Espainiako Gobernuak adierazten die herri-administrazioei zer sektoretan sar daitezkeen langile berriak. Eusko Jaurlaritzaren iritziz, gobernuaren antolaketa-gaitasuna urratzen du horrek.
3. Espainiako Gobernuak kreditu-erreserbak egiten ditu, eta Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikora bideratu. Horren adibide da langabeziagatiko prestazioa agortu zaien langabeei zuzendutako 400 euroko laguntza-programa. Eusko Jaurlaritzaren ustez, LANBIDEri dagokio hura kudeatzea, baina funtsak estatuak gordetzen dituenez, ezin dute inola ere horren gainean jardun.
4. 2013an ere, Eusko Jaurlaritzak mendetasun-sistemaren finantzazioa eten du. Jaurlaritzaren ustez, estatuak bertan esku hartzeari utzi, eta eskumena duten euskal erakundeek kudeatu behar dute.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko