
Lehendakariak esan du gure konpromiso nagusia pertsonak direla
Lehendakariak nabarmendu du pertsonekiko konpromisoa bere gobernuaren oinarrietako bat dela. Gaur egungo egoera ekonomikoan «premiazkoena krisiak kaltetutakoei arreta ematea» dela nabarmendu du Urkulluk. «Marra gorriak ez» dituztela «gainditu» eta «politika publikoen funtsezko zerbitzuak bermatzen» dituztela «giza garapena eta hazkunde iraunkorra» lortzeko nabarmendu du lehendakariak. Halaber, adostasun politiko eta soziala ere aipatu du Eusko Jaurlaritzaren printzipio nagusietakotzat. Urkulluk adierazi du «itunak beharrezko diren une batean» gaudela, euskal gizarteak aukera baitu «etorkizuneko proiektu politiko berri bat» bultzatzeko Euskadirako.
Iñigo Urkulluk lehendakaria Euskadiko 150 herritar ingururekin elkartu da zuzentzen duen gobernuak 100 egun bete dituen egunean. Ekitaldia gaur arratsaldean izan da Lehendakaritzako atarian (Vitoria-Gasteiz). Hilabeteotan Eusko Jaurlaritzak egindako jarduera nagusiak laburbildu ditu lehendakariak, eta Jaurlaritzak legegintzaldi honetan garatuko dituen oinarrizko ildoak azaldu ditu. Urkullu lehendakariarekin batera sailburuak izan dira, eta horiek ere azaldu dituzte beren sailen jardun-ardatz nagusiak.
Iñigo Urkullu lehendakariak legegintzaldirako helburu hauek nabarmendu ditu, besteak beste: enpresak babestea eta enplegua sortzea; bakea eta bizikidetza bultzatzea, eta autogobernua garatzea.
Iñigo Urkulluk gogora ekarri du lehen 100 egun hauetan bere Jaurlaritzak «zorroztasun ekonomikoa eta austeritatea» oinarritzat dituen gobernua abiarazi duela; 2013rako aurrekontu-proiektua «denbora errekorrean» aurkeztu duela; Euskadiko Enplegu Plana zein Euskal Enpresak Finantzatzeko Plana sortu dituela, eta legegintzaldian sozietate publikoak % 20 murriztea hitzeman duela.
-
-
@vali_vali_2013.eko martxoak 21Kopiatuta https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/13879-lehendakariak-esan-gure-konpromiso-nagusia-pertsonak-direla#comment_7317
Comentario de Twitter:
Esperando a los gurús criticar al Lehendakari por actos propagandísticos, autocomplacientes, autobombo, Irekia, etc.. http://t.co/F4xxi1N4lY