Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Eu

Garapen lankidetzareko entitateei deialdia, proiektuak aurkez ditzaten (2013-03-19(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2013.eko martxoak 19

Agindua, garapen-lankidetzarako entitateei dei egiten diena Euskadiko Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren 2013ko «Euskadiko Gazteak Ekinean» programarako proiektuak aurkezteko.

Gobernu Kontseiluak, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailburuaren proposamenez, onartu du Agindu bat, zeinaren bidez garapen-lankidetzarako entitateei dei egiten baitie 2013ko Euskadiko Gazteak Lankidetzan programarako proiektuak aurkez ditzaten. Era berean, Agindu honen bidez ezarri nahi dira programa horretarako lankidetza-proiektuak aurkezteko arauak, bai eta proiektu egokienak aukeratzekoak ere. Agindu honen helburua da, orobat, Euskadiko Gazteak Lankidetzan programan hautatutako gazteak partaide direneko proiektuak dituzten entitate onuradunei diru-laguntza bat emateko baldintzak ezartzea

Eskaera aurkeztu ahal izango dute irabazi asmorik gebeko erakundeek, beti ere Euskadiko Autonomia Erkidegoan egoitza zentrala edo ordezkaritza iraunkorra badute.

Deialdiaren zenbatekoa 45.000 eurokoa da. Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean sortuko ditu ondorioak.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau