Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika

Eusko Jaurlaritzak ontzat eman du Bergara eta Antzuola arteko «Y» trenbidearen lanen kostuen gehikuntza (2013-03-19(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2013-03-19

Erabakia, 5.000.000 euro baino gehiagoko aurrekontuko obra-kontratuaren lehen aldaketa baimentzeko, Euskal Trenbide Sare berriaren plataforma eratzeko. Bide-tartea: Bergara-Antzuola.

Gobernu Kontseiluak onartu egin du Euskadiko trenbide-sare berriaren plataforma eraikitzeko obra-espedienteari loturiko lan-kontratuaren lehen aldaketaren gastua. Bergara eta Antzuola arteko bide-zatiari eragiten dio (6M/12-14/09-C01/019/2009) eta 2013 ekitaldirako Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura finantzatuko da eta 6.109.876,26 euroko exekuzio-aurrekontua izango du.

Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak, Estatuko Administrazio Orokorrak eta ADIFek Euskadiko trenbide-sare berria eraikitzeko 2006ko apirilaren 24ean sinatutako hitzarmenaren harira onartutako betebeharren arabera, Y trenbidearen Bergara eta Antzuola arteko bide-zatiaren lan-espedientea izapidetu du, 6.109.876,26 euroko (BEZ barne) aurrekontu-gehikuntza barne hartuta.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan