Berriak Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioak
Eu

Arriolak gogorarazi du tranbiak Abetxuko barruan izango duen trazadura lehendik PPrekin eta Arabako Foru Aldundiarekin adostuta zegoela

2010.eko martxoak 15

Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburu Iñaki Arriolak azaldu du Eusko Jaurlaritzak akordioa lortua zuela PPrekin eta Arabako EAJrekin, Abetxuko auzo barruan sartuko den tranbiaren linea berriko obrak hasteko.

 "Obra hori krisiari aurre egiteko '+Euskadi09' neurri-sortaren barruan sartuta zegoen, eta Legebiltzarreko talde popularrarekin itundu zen. Gainera, joan den azaroaren 25ean akordio bat erdietsi genuen Arabako Foru Aldundiarekin erakundeen arteko batzordean". "

 Hitz horiekin erantzun die Arriolak joan den astean Eusko Legebiltzarreko EAJ, PP eta EAren taldeek Abetxukon tranbia linea berria eraikitzearen aurka agertutako jarrerari.

 "Lizitazio-prozesua oso aurrera doa, eta obrak esleitzear daude" esan du.

 Sailburuak erantsi du trazaduran ezer aldatu nahi izanez gero, berriro egin beharko litzatekeela informazio-azterlana, eta horrek bizpahiru urte atzeratuko luke obra.

"Eusko Legebiltzarrak onartzen ez badu, ezin izango da tranbia luzatu eta Abetxukon sartu. Legebiltzarraren gehiengoa hitzarmenaren aurka agertzen bada, ezin izango da sinatu, eta hortaz, ez da luzapenik izango" esan du sailburuak, egoera horrek auzokoei egingo dien kaltea deitoratu ondoren.

3 iruzkin
  • Etxebizitza
    2010.eko martxoak 29

    Estimados Sres.:

    Pueden obtener más información sobre el tema en cuestión en la siguiente dirección del Parlamento Vasco.

    http://www.parlamento.euskadi.net/fr_iniciac/DDW?W=ini_seccion=18+and+ini_legis=9+and+ini_fsplen=20100101:20101231+order+by+ini_numexp

    Un cordial saludo.

  • 2010.eko martxoak 16

    Una pregunta?si es verdad que no lo quieren por que lo ponen¿ que ese dinero se destine al ramal de Salburua,que ay mas gente y lo necesitan mucho mas, y todos contentos,un saludo

  • 2010.eko martxoak 15

    Lo de Abetxuko ya parece un culebrón...

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Consejero de Vivienda, Obras Públicas y Transportes