Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Eu

155.000 euro «Euskadiko Gazteak Lankidetzan» programaren deialdirako (2013-03-19(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2013.eko martxoak 19

Agindua, Euskadiko Gazteak Lankidetzan programarako aurtengo deialdia egiteko dena.

Gobernu Kontseiluak, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailburuaren proposamenez, onartu du Euskadiko Gazteak Lankidetzan programarako 2013ko deialdia egiten duen Agindua, bai eta bertan parte hartzeko modua arautu ere.

Euskadiko gazteak garapenerako elkarlanean sentsibilizatzea da aipatutako programaren helburua. Aurtengo ekitaldi honetan ere, Euskadiko gazteak lankidetza kontzeptura hurbil daitezen lortu nahian jarraitzen dugu, era berean, ekintza horiek nola burutzen diren bertatik ezagutzeko aukera emanez.

Programa hau diru-laguntza da. Pertsona onuradunak ez du zuzenean jasoko diru-kopururik, Gazteria Zuzendaritzak kudeatuko baititu laguntzari dagozkion bidaia-txartelak eta gainerako prestazioak. Programa honek 2013ko ekitaldirako guztira duen gehieneko zenbatekoa 155.000 eurokoa da. Zenbateko hori handitu egin ahalko da agindu honen Xedapen Gehigarrian zehaztutakoaren arabera.

Hautatutako herrialde eta lankidetza-proiektu jakinetara 20 eta 30 urte bitarteko (1983 eta 1993 artean jaioak, biak barne) 100 pertsona aukeratuko dira gehienez.

Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, agindu hau indarrean sartzen den egunetik kontatzen hasita.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau