Berriak Herri Administrazioa eta Justizia
Eu

Jaurlaritzak 2013rako Estatuaren Aurrekontu orokorraren aurkako errekurtsoa jarri du Konstituzio Auzitegian eskumenak urratzen dituelakoan (2013-03-19(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2013.eko martxoak 19

Erabakia, 2013rako Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 27ko 17/2012 Legearen zenbait arauren aurka konstituziokontrakotasun-errekurtsoa jartzea baimentzeko. Erabakia, Hezkuntza, Lanbide Heziketa eta Unibertsitateko Estatuko Idazkaritzaren 2012ko azaroaren 26ko Ebazpenaren kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkezteari buruzkoa. Ebazpen horren bidez, 2012-2013 ikasturterako ekarpen osagarriak ematen zaizkie Europako goi-mailako hezkuntzaren esparruko ikastetxeei, Erasmus programan parte hartzen duten unibertsitate-ikasleentzat eta goi-mailako irakaskuntzako eta goi-mailako prestakuntza-zikloetarako erakundeentzat.

Jaurlaritzak, gainera, Hezkuntza, Lanbide Heziketa eta Unibertsitateko estatu-idazkariaren ebazpen baten aurkako errekurtsoa ere jarriko du ikasleei Erasmus bekak eskaintzeko laguntzetatik kanpo uzten dituelako LHko zentroak.

Gobernu Kontseiluak baimena eman du gaur 2013rako Estatuaren Aurrekontu Orokorraren abenduaren 27ko 17/2012 Legearen artikulu batzuen aurkako errekurtsoa jartzeko Konstituzio Auzitegian.

Errekurtsoak Estatuko legea inpugnatu egingo du hainbat eskumen urratzen baititu lau esparrutan:

1. Espainiako gobernuak BGAEra egindako ekarpenen bidez ordainsari geroratuak ordaintzea debekatu die herri-administrazioei. Eusko Jaurlaritzak ordainsari-politika finkatzeko ahalmena urratzen duen esku-sartzea dela deritzo.
2. Espainiako Gobernuak langileen plantilletako hutsuneak betetzeko langileak sar daitezkeen sektoreak zein diren adierazi die herri-administrazioei. Jaurlaritzaren iritziz autoantolatzeko eskumena urratzen duen esku-sartzea da.
3. Espainiako Gobernuak kreditu-erreserbak egiten ditu Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikorako; esaterako, langabezia agortu duten langabeentzako 400 euroko laguntzaren programarako. Eusko Jaurlaritzak uste du LANBIDEk kudeatu behar duela programa hori, baina Estatuak funts horiek atxikitzen ditu eta jardutea eragozten dio.
4. Gobernuak berriro eten du 2013an mendekotasun-sistemarako finantzaketa. Eusko Jaurlaritzak uste du Estatuak mendekotasunean esku hartzeari utzi behar diola, eskumena duten euskal erakundeek egin dezaten.

Eskumen-urraketa horiek ez dira berriak, 2012an ere gertatu zirelako; horrenbestez, Konstituzio Auzitegian iazko aurrekontuaren aurkako errekurtsoa jartzeko aukera aztertuko du Jaurlaritzak.

ERASMUS BEKAK

Jaurlaritzak, bestalde, administrazioarekiko auzi-errekurtso bat ere jarriko du Hezkuntza, Lanbide Heziketa eta Unibertsitateko estatu-idazkariaren ebazpen baten aurka, ikasleei Erasmus bekak eskaintzeko laguntzetatik kanpo uzten dituelako LHko zentroak.

2012ko azaroaren 26ko ebazpenak ikasleei Erasmus bekak eskaintzeko laguntzetatik kanpo utzi ditu Lanbide Heziketako zentroak 2012-2013 ikasturtean, aurrekontu-murrizketak arrazoituta.

Jaurlaritzak uste du ikastetxe horiek gainerakoekiko baztertuta gelditu direla, eta, gainera, justifikazio edo motibazio juridikorik gabe egin dutela.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko