Berriak Enplegu eta Gizarte Gaiak
Eu

"Movilmetraje" sari banaketa

2010.eko martxoak 16

Arizmendi Gaztelupe ikastolako ikasle batzuk sarituak izan dira egindako bullyng-aren aurkako lanengatik

"Móvil por los derechos humanos" lehiaketa DBHko 3. eta 4. ikasleei zuzenduta dago. Haiek, telefono mugikorrarekin bulling-a salatzeko lan bat egin behar izan dute.

Arrasateko Arizmendi Gaztelupe ikastolako ikasleak "Movilmetraje" izeneko saria jaso dute. Ekimena, Eusko Jaurlaritzak martxan jarritako "Eskubideak eta betebeharrak" kanpainaren baitan antolatu da. 

Maria Luisa Garcia Hezkuntza Berriztatzeko zuzendariaren esanetan, ekimenaren helburua da "ikasleak saritzea eta bultzatzea, bizikidetzarako jokabide onak edukitzen jarrai dezaten". Arrasateko ikastolako ikasleek, hain zuzen, sari bat jaso dute gazteen arteko berdintasunaren alde egindako lanaren ondorioz eta diskriminaziozko ekintzak egiten dituzten ikaskideen aurrean euren desadostasuna erakusteko "ausardia" dela eta .  

Ekitaldian, Arizmendi Gaztelupe ikastolako ehunka ikasle eta Eusko Jaurlaritzako ordezkariak izan dira; besteak beste, Maria Luisa Garcia, Hezkuntza Berriztatzeko zuzendaria eta Ines Ibañez de Maeztu, Giza Eskubideen zuzendaria. 

Garciaren hitzetan, ekimen honekin "mespresiatu egiteak ondorioak dakartzala" azaldu nahi zaie gazteei.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan