Berriak
Eu

Eusko Jaurlaritzak ETEak eta autonomoak laguntzeko plan bat onartu du.

2013.eko martxoak 19

Eusko Jaurlaritzak 600 milioi euro bideratuko ditu Euskadiko ETEei, enpresariei eta profesional autonomoei zuzendutako Finantza Laguntzako Programara. Talde horien finantza-beharrak artatzea eta arintzea da helburua; izan ere, sektore horien arazorik larrienetako bat, egungo krisi ekonomikoan, finantzazioa lortzeko zailtasuna da. ETEentzako maileguetarako 50.000 eta 650.000 euro artean bideratuko ditu, eta enpresarientzako eta profesional autonomoentzako maileguetarako, berriz, 10.000 eta 100.000 euro artean.

Ogasun eta Finantzetako sailburu Ricardo Gatzagaetxeberriak Euskadiko ETEei, enpresariei eta profesional autonomoei zuzendutako Finantza Laguntzako Programa aurkeztu du. Gaur goizeko Gobernu Kontseiluan onartu dute programa, eta ondoren egin den prentsaurrekoan aurkeztu dute. Prentsaurrekoan, Ricardo Gatzagaetxebarriaz gain, Eusko Jaurlaritzako bozeramaile Josu Erkoreka ere izan da. Azken horrek Gobernu Kontseiluak onartu dituen beste gai batzuen berri eman du.

Mailegu-eragiketek Euriborraren araberako interes-tasa izango dute, hamabi hilabetera, gehi % 3,5, 3, 5 eta 7 urteko epeetan. Mailegua inolako kosturik gabe ezeztatu edo aurrez amortizatu ahal izango da, eta ez du komisio edo gastu osagarririk ekarriko.

Auzitegi Konstituzionalaren aurreko errekurtsoa
Eusko Jaurlaritzak Auzitegi Konstituzionalaren aurrean errekurrituko du 2013ko Estatuko Aurrekontu Orokorren Legea, «eskumenak urratzen» dituelako. Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak azaldu duenez, aurrekontuen lege horrek langile publikoen ordainsari-politika zehazteko gaitasuna eta autoantolatzeko gaitasuna mugatzen ditu, iraupen luzeko langabeentzako 400 euroko laguntza-programa kudeatzea galarazten du eta Euskal Administrazioak mendetasun-arloan duen eskumen esklusiboa urratzen du, mendetasun-sistemaren finantzaketaren etetea luzatzen duelako.

Ekitaldi honetarako euskal aurrekontuen harira, Josu Erkorekak azaldu du euskal gizarteak eta Eusko Jaurlaritzak «jakin-min» handia dutela talde parlamentarioek gobernuak proposatutako gastu publikoaren proposamenei buruz duten iritziaren ildotik. Non kendu eta non jarri zehatz esateko eskatu die, bai eta «gizartean gehiago pentsatzen duen aurrekontu bat zer-nola egin daitekeen azaltzeko» ere. Hori horrela, bozeramaileak ziurtatu du talde parlamentarioek betegarri diskurtsiboaren atzean gordetzeari utzi behar diotela, horrek ez duelako uzten jarrera politiko bat gastu-planteamendu batetik bereizten.

Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak hartutako erabakiak (2013.03.19)

 

 

 

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @gertuasesores
    2013.eko martxoak 19

    Comentario de Twitter:
    RT @markelolano: El Gobierno vasco aprueba un plan de apoyo a las PYMES y a los autónomos. https://t.co/uTZ4pJ2v3p

  • @markelolano
    2013.eko martxoak 19

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno vasco aprueba un plan de apoyo a las PYMES y a los autónomos. https://t.co/uTZ4pJ2v3p

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)