Berriak Lehendakaritza
Eu

Eusko Jaurlaritzan ikus-entzunezko edukiak ekoizteko eta zuzeneko emankizunak eskaintzeko zerbitzua kontratatzeko lehiaketarako deia argitaratu dute

2013.eko martxoak 18

Lehendakaritza saileko Gobernu Irekirako eta Interneteko Komunikaziorako Zuzendaritzak ikus-entzunezko edukiak ekoizteko eta zuzeneko emankizunak eskaintzeko zerbitzua kontratatzeko lehiaketarako deia egin du. Dagoeneko argitaratuta dago Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, 53. zenbakian, 2013ko martxoaren 15ekoan hain zuzen. Honekin batera doazen dokumentuetan kontsulta daitezke lehiaketa honen inguruko baldintza-orriak eta gainerako informazioa.

Eskaintzak egiteko epea apirilaren 2ko eguerdian amaituko da. Eskaintzak apirilaren 12an (C kartazala) eta 19an (B kartazala) zabalduko dira, eguerdiko 12:00etan, Lehendakaritzaren egoitzan.

Lehiatzeko gehienezko aurrekontua hirurogeita hamar mila, ehun eta berrogeita zazpi euro eta laurogeita hamahiru zentimokoa da (70.147,93 €), gehi BEZari dagozkion hamalau mila, zazpiehun eta berrogeita hamabi euro eta zazpi zentimo (14.752,07 €); guztira, beraz, laurogeita bost mila euro (85.000 €).

Orrialde honetan bertan kontsulta daiteke, eta bertatik deskargatu, lehiaketa honi buruzko informazio guztia (IKUS DOKUMENTU ATXIKIAK).

Informazio gehiago http://www.contratacion.euskadi.net/w32-home/eu webgunean

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko