Berriak Lehendakaritza
Eu

Eusko Jaurlaritzak 42.000 lanpostu baino gehiago babestuko ditu, eta 12.000 baino gehiago sortuko

2013.eko martxoak 18

Eusko Jaurlaritzak aurkezturiko Enplegua Sustatzeko Programak aurten 12.711 lanpostu sortzea eta 42.185 mantentzen laguntzea aurreikusten du. Iñigo Urkullu lehendakariak adierazi du programa hori «irekia» eta «malgua» dela. Plana igorri zaie dagoeneko aldundiei, sindikatuei eta Confebask elkarteari. Enplegua Sustatzeko Programak helburu hauek ditu: lanpostuen suntsiketa leuntzea; gazte-enplegurako aukerak eskaintzea; ahulen dauden pertsonak gizarteratzea eta laneratzea bultzatzea; ekintzailetzaren aldeko apustua egitea, eta inbertsio pribatua aktibatzea.

Iñigo Urkullu lehendakariak Eusko Jaurlaritzaren 2013-2016rako enplegua sustatzeko programa aurkeztu du. Baliabide publikoetatik 281 milioi izango ditu 2013an; halere, 733 milioi gehiago ere lortu nahi ditu aurten baliabide pribatuetatik. Lan eta Gizarte Politikako Juan María Aburto sailburuak eta Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko Arantxa Tapia sailburuak ere parte hartu dute aurkezpenean, lehendakariarekin batera.
Programak 65 ekimen gauzatuko ditu 6 programatan:

ETE eta autonomoentzako finantzaketa
Beste Finantzaketa Funts zirkulatzaile bat sortuko da, 600 milioi eurokoa. Funts horren zati bat zailtasunak dituzten enpresak birfinantzatzera bideratuko da; hala, langileek haien kapital-partaidetzak eskuratzeko aukera izango dute. Horretaz gain, neurri fiskalak ere bultzatuko dira aurrezki pribatua enpresetarantz bideratzeko.

Ekintzailetasunaren sustapena
Arreta berezia jarriko da oinarri teknologikoa eta enplegua sortzeko gaitasun handia duten proiektu berritzaileetan.  Mikrokredituak sustatuko dira ekintzaileen arazo nagusiari erantzuteko: finantzaketa lortzeko arazoari, alegia.

Gazte-enpleguaren sustapena
«Gazte-bermearen» kontzeptuaren eta trebakuntza dualaren bidean Gazte Ekintzaile izeneko 200 beka sortuko dira, eta Kooperatiba Juniorra programa abiaraziko da.

Enplegurako prestakuntza
Enplegu-erregulazioko espedienteek eragindako pertsonen prestakuntza eguneratzea da asmoa; ezgaituei zein baztertzeko arriskuan daudenei lagunduko zaie, eta lanean dauden pertsonen prestakuntza ere babestuko da.

Renove birgaitzea
Pizgarriak emango dira energia-eraginkortasuna eta irisgarritasuna hobetzeko birgaitzeak egin ditzaten etxebizitzetan, ikastetxeetan eta osasun publikoan.

Enplegurako elkartasun-funtsa
Tresna berritzaile honek aparteko sarrerak nahiz gastu arruntetako eta transferentzia arruntetako aurrezkiak eman ahal izango ditu . Funtsak 35 milioi euro izango ditu 2013an.  Foru Aldundiei dei egingo zaie funts horretan parte hartzeko.

8 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @aitordelavilla
    2013.eko martxoak 18

    Comentario de Twitter:
    Eusko Jaurlaritzak 42.000 lanpostu baino gehiago babestuko ditu, eta 12.000 baino gehiago sortuko. http://t.co/uLag9Xeopi

  • @HOAC_es
    2013.eko martxoak 18

    Comentario de Twitter:
    Programa de reactivación del empleo presentado por el gobierno vasco para el período 2013-16
    http://t.co/0ZmMYDoYgv via @erojotorrecilla

  • @TeresaCasIr
    2013.eko martxoak 18

    Comentario de Twitter:
    RT @erojotorrecilla: El Gobierno Vasco preservará más de 42.000 puestos de trabajo y generará más de 12.000 http://t.co/OfpIzpfUKz

  • @Novoa65793116
    2013.eko martxoak 18

    Comentario de Twitter:
    RT @erojotorrecilla: El Gobierno Vasco preservará más de 42.000 puestos de trabajo y generará más de 12.000 http://t.co/fcubU2B853 http://t.co/FKBDSJbFa0

  • @erojotorrecilla
    2013.eko martxoak 18

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno Vasco preservará más de 42.000 puestos de trabajo y generará más de 12.000 http://t.co/fcubU2B853 http://t.co/FKBDSJbFa0

  • @markelolano
    2013.eko martxoak 18

    Comentario de Twitter:
    Enplegua Sustatzeko Programaren bidez Jaurlaritzak 42.000 lanpostu baino + babestuko ditu ta 12.000 baino + sortuko. http://t.co/1cRnRJsqcr

  • @JonArribas
    2013.eko martxoak 18

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: Eusko Jaurlaritzak 42.000 lanpostu baino gehiago babestuko ditu, eta 12.000 baino gehiago sortuko. http://t.co/8dbLnO1be0

  • @EmpreSEA
    2013.eko martxoak 18

    Comentario de Twitter:
    El Programa de Empleo del ejecutivo vasco prevé generar durante este año 12.711 empleos y mantener 42.185. http://t.co/lgcOj5TsOr

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)