Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariak Ignacio Ellacuria Saria eman du

2013.eko martxoak 18

Iñigo Urkullu lehendakariak berretsi du bere gobernua lankidetzarekin konprometituta dagoela. Urkullu beraren arabera, konpromiso horren isla izango da hasitako lankidetza-programa guztiei eustea. Gainera, lehendakariak iragarri duenez, urte amaieran garapenerako lankidetza-proiektuen deialdi berria egingo da.

Iñigo Urkullu lehendakaria buru izan den 2012ko Ignacio Ellacuria Saria banatzeko ekitaldian, Begoña Etayo eta Saharako Emakumeen Batasun Nazionalaren Euskadiko Laguntza-sarea ex aequo saritu dituzte. Lehendakariak ekitaldia baliatu du «estrategia-aldaketarik ez dagoela» ziurtatzeko. Gainera, «lankidetza-estrategiak bere horretan dirauela eta iraungo duela» adierazi du, nahiz eta egungo ezaugarrietara egokitu beharko dela onartu duen Urkulluk.

Lehendakariaren esanetan, saridunak «gure herrialdea mugiarazten duen elkartasuneko, justiziako eta konpromisoko korronte sendoaren adierazle dira». Urkulluk zorionak eman dizkie jasotako sariarengatik eta saharaui herriaren alde egindako lanarengatik eta hartutako gizarte-konpromiso aktiboarengatik.

(Saridunei buruzko informazio gehiago, atxikitako dokumentuan)

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)