Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Urdaibaiko Patronatu berriak erreserbako jardueren inguruko administrazio prozesuak arindu eta erraztuko ditu

2013.eko martxoak 14

Eusko Jaurlaritzaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren arteko elkarlana

Urdaibai Biosferaren Erreserbako Patronatu berriaren lehen bilera egin dute gaur goizean, Eusko Jaurlaritzak Gernikako Udetxea jauregian dituen bulego teknikoetan. Talde berriak administrazio-prozesuak errazteko eta arintzeko lan egingo du eta, horretarako, eremuari buruzko gida-plan berria osatuko du (PRUG). Horri esker, eremuan izandako lurralde-, gizarte- eta ekonomia-bilakaerara egokituko da.

Eusko Jaurlaritzako Ingurumeneko sailburuorde eta Patronatuaren lehendakari berri Josean Galeraren esanetan, «ekitaldi honetan, bulegoak Urdaibaiko erabilerak eta kudeaketa arautzen dituen plan berria osatzeari ekingo dio modu aktiboan. Agiria aldatuta, Jarduera Sozioekonomikoen Harmonizaziorako eta Garapenerako Programa berrikusiko da modu aktiboan, gaurkotu beharra baitauka. Egunean jarritakoan, inguruotako biztanleek, enpresek, elkarteek eta administrazioek modu eraginkorragoan eta koherenteagoan egin ahal izango dute lan eskualdearen garapen sozioekonomikoaren alde».

Galeraren iritzian, «aro berri honetan, xedea Patronatuko kideek era aktiboagoan parte hartzea da; eskualdea sustatzeko eta garatzeko gauzatuko diren proiektuetan eta ekintzetan gehiago inplika daitezela eta, horretarako, sektore publikoaren eta pribatuaren arteko koordinazioa handiagoa izan dadila. Horrela, biosferaren erreserbaren kudeaketan inplikatzea areagotuta, bertako udalerriek onura handiagoak lortuko dituzte, bai ondareari bai inguruneari dagokienez».

Natura Sarea

Urte amaieran, Eusko Jaurlaritzak Natura Sarea 2000ko eremuak interes komunitarioko leku izendatuko ditu Bizkaiko Foru Aldundiarekin eta eskualdeko udalekin eta elkarteekin elkarlanean. Legegintzaldi berria dela eta, honako hauek sartuko dira patronatuko kideen zerrendan:

  • Josean GALERA CARRILLO (Urdaibai Biosfera erreserbako Patronatuaren lehendakaria /Eusko Jaurlaritzako Ingurumeneko sailburuordea)
  • Amaia BARREDO MARTIN (Biodibertsitate eta Partaidetza Zuzendaria / Eusko Jaurlaritza)
  • María Elena LETE GARCIA Lurralde Antolamenduko zuzendaria / Eusko Jaurlaritza)
  • Arantza MADARIAGA ABERASTURI (BASQUETOURreko zuzendaria
  • Imanol AGOTE ALBERRO (Kultura Ondarearen zuzendaria / Eusko Jarlaritza)

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Beste gonbidatu batzuk
  • José Antonio Galera, Viceconsejero de Medio Ambiente