Berriak Herri Administrazioa eta Justizia
Eu

Delitu arinak egin dituzten 3.640 pertsonak komunitatearen aldeko lanekin konmutatu ahalko dituzte zigorrak Euskadin

2013.eko martxoak 14

• Justizia eta Herri Administrazio Sailaren Zigorrak Kudeatzeko Euskal Zerbitzuak gizarteratze-tailer kolektiboetan parte hartzeko aukera ematen die delitu arinen egileei.

• Epai gehienak bide-segurtasunarekin lotutakoak dira, eta genero-indarkeriko kasu arinak ageri dira hurrena.

• Batez ere Bizkaian gauzatu dute genero-indarkeriko kasuekin lotutako ekimena, eta orain Gipuzkoara eta Arabara zabaltzen ari dira.

 

Zenbait epailek erabakitzen dute delitu arinen egileei ezarritako askatasunaz gabetzeko zigorrak komunitatearen mesederako lanekin konmutatzea, eta, 2011ko abuztuaren 8tik, Justizia eta Herri Administrazio Sailaren Zigorrak Kudeatzeko Euskal Zerbitzuak kudeatzen ditu lan horiek.

Ordutik 2012ko abendura, Zigorrak Kudeatzeko Euskal Zerbitzuak guztira askatasunaz gabetzeko zigorren 3.640 ordezko epai izapidetu ditu.

DATUAK

Kasuen erdia baino gehiago (% 54,7), hau da, 1.992 kondena, bide-segurtasunarekin lotutako delitu arinen ondoriozkoak izan dira.

Kasuen % 28,5, 1.040, genero-indarkeriarekin lotutako delitu arinak dira, eta gainerako kasuak, 608, askotariko delitu arinek eragin dituzte.

Komunitatearen aldeko lanekin konmutatutako zigor guztiak kasu arinak dira, eta delitugileak ez dira berrerorleak.

GIZARTERATZE TAILERRAK

Gizarteratze-tailerrak ekimen aitzindaria dira. Haien bidez, hainbat diziplinatako kidez osatutako talde batek (soziologoak, psikologoak, gizarte langileak eta abokatuak) delitugileekin lan egiten du, haiek erabat gizarteratzea lortzeko eta ez daitezen delitu-jokabideetan berreror.

 

Tailerrak delitu-jokabidearen araberakoak dira; hala, pertsonei egokitutako esku-hartze planak zehazten dira, gizarteratzearen arrakasta handiagoa lortzeko. Delitugilearekin egiten den lana globala da. Ondorioz, pertsona hori gizarteratze-prozesuaren erabateko protagonista da.

Genero-indarkeriagatik zigortutakoei dagokienez, tailerrak Bizkaiko Bergizarteratze Erakundeak antolatutako Gakoa programaren markoan gauzatzen dira. Delitugileen berrerortze-maila oso txikia dela egiaztatu da.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko