Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak
Eu

Visesa-k eraikuntzako segurtasunari buruzko Europako ekimen publikorik onenaren saria lortu du

2013.eko martxoak 13

Visesa sozietate publikoak egin duen Lidergoa eta berrikuntza segurtasun eta osasunean azterlanak eraikuntzako segurtasunari buruzko ekimen publikorik onenaren Europako saria lortu du; CGATE Espainiako Arkitektura Teknikoaren Kontseilu Nagusiak eman dio esandako saria.

Higiezinen ekimen guztietan Visesak lan-segurtasunari emandako garrantzia nabarmendu du Espainiako Arkitektura Teknikoaren Kontseilu Nagusiak, «egin beharreko proiektua sortzen denetik bertatik kontuan hartzen den elementu gisa, sustatzailea hasieratik bertatik inplikatzen duen segurtasun-protokolo baten bitartez».

«Ekimen publikorik onena» atala herri-administrazioei eta beste organismo erakunde ofizialei, espainiarrei zein Europar Batasuneko estatu kideetakoei, zuzenduta dago, baldin eta nabarmendu badira sektoreko eragileak laneko segurtasun- eta osasun-arloan kontzientziatzen, eraikuntza-lanetako baldintzak hobetzen edo sektoreko langileak trebatzen.

Arkitektura Teknikoaren Segurtasunerako Europako Sariak 1990ean sortu ziren erakunde horrek laneko arriskuen prebentzioarekin duen konpromisoa erakusteko eta gizartea eraikuntza-sektoreko lan-baldintzak hobetzen inplika dadin bultzatzeko.

Gaur egun, bi urtean behin egiten dira, eta aldi bakoitzean ezberdina da berau antolatzen duen Aparejadore eta Arkitekto Teknikoen Elkargoa. Aurten apirilaren 12an banatuko dira sariak Santanderreko Magdalenako jauregian, Aparejadoreen, Arkitekto Teknikoen eta Eraikuntza Ingeniarien Elkargoak eta Kantabriako Eraikitzaile eta Sustatzaileen Elkarteak antolatutako Eraikuntzako Segurtasunari buruzko jardunaldien barruan.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau