Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakaria Alain Rousset Akitaniako presidentearekin elkartu da

2013.eko martxoak 13

Eusko Jaurlaritzak —Iñigo Urkullu lehendakaria buru duela— eta Akitaniako Gobernuaren ordezkaritza batek —Alain Rousset presidentea buru duela— legegintzaldi honetako Akitania eta Euskadiren arteko lehenengo goi-bilera egin dute gaur Gasteizen.

Lehendakariak Lehendakaritzan hartu du Akitaniako presidentea eta beraien arteko lehenengo bilera izan dute Iñigo Urkullu lehendakari izendatu zutenetik.

Eusko Jaurlaritzak eta Akitaniako Kontseiluak mugaz gaindiko lankidetzarekin duten konpromisoa azaldu dute eta bi gobernuon arteko lankidetza harremanekin jarraitzeko borondatea ere agertu dute, ekonomikoa, merkataritzakoa, kulturala eta hizkuntzaren arloan dituzten loturak indartzeko eta mugaz gaindiko azpiegitura proiektuak elkarrekin bultzatzeko.

Goi-bileran esparruan, Akitaniako Gobernuaren ordezkaritzak, Ana Oregi Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen eta Lurralde Politiketako sailburuarekin batera, euskal Y trenbide berriaren lanak bisitatu ditu Beasainen, Gipuzkoan. Bukatutako zenbait tunel eta zubibide bisitatu dituzte: Loinaz, Itola, Arriaran eta Zabalondokoa, hain zuzen.

Bisitaren ondoren, akitaniar ordezkaritza Gasteizera joan da eta han lehendakariarekin bildu dira Lehendakaritzan. Iñigo Urkullu lehendakaria eta Alain Rousset presidentea izan dira bi gobernuen ordezkari gorenen arteko bileraren buru eta bilera horretan adostu dute bi buruzagiek jendaurrean aurkeztu duten adierazpen bateratua.

Azkenik, goi-bilerari amaiera emateko, Akitania-Euskadi Euroeskualdearen urteko batzarra egin da Lehendakaritzan. Batzar horretan bi erkidegoen arteko mugaz gaindiko lankidetzaren lehentasunak aztertuko dira; horien artetik nabarmentzekoa da etorkizuneko plan estrategiko bat egitea, 2014-2020 aldia hartuko duena.

Bi ordezkaritzok egindako bileran, adierazpen bateratua onartu dute (erantsitako dokumentua ikusi).

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Aquitaineuskadi
    2013.eko martxoak 13
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Presidente de Aquitania, Alain Rousset