Berriak Ogasuna eta Finantzak
Eu

Dekretua, baimena ematen duena Euskadiko Zor Publikoaren jaulkipen bat edo hainbat egiteko, edo edozein modutan zorpetzeko, gehienez ere 265.900.000 euroko kopuruan (2013-03-12(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2013.eko martxoak 12

Gobernu Kontseiluak gaur onartu du Zor Publikoaren jaulkipen bat edo gehiago egitea baimentzen duen dekretua, 265.900.000 euroko gehieneko mugarekin.

Aurrekontu Lege berririk ez dagoen bitartean, luzatu egin da Eusko Legebiltzarrak, 2012ko Aurrekontu Legearen bitartez, Eusko Jaurlaritzari baimendu zion zorpetzeko ahalmena.

1.- Gehieneko zenbatekoa guztira: 265.900.000 euro

2.- Interes-tasa: Finkoa edo aldagarria

3.- Epea: 30 urte, gehienez.

Dekretu honek baimentzen dituen zorpetze eragiketak Zor Publikoaren jaulkipenen bidez edo beste zeinahi eratako mailegu- edo kreditu-eragiketen bitartez egingo dira eta eragiketa horietatik eratorritako baliabideak EAEko Aurrekontu Orokorrak finantzatzeko erabiliko dira, 2013. urtean.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau