Berriak Herrizaingoa
Eu

2009ko EAEko emakumeen aurkako indarkeriaren txostena

2010.eko martxoak 15

Genero Indarkeriaren Biktimen batez besteko adina 45 urtekoa da eta hildako emakumezko %31,8ak atzerritarrak ziren 

2002tik 2009ra arte, 22 emakumezko hil ziren EAEan, gehienak, bikoteek eraginda. Orain arte, 2010.urtean  hiru emakume hil dira genero indarkeriaren ondorioz. 

Bikoteek edo bikotekide ohiek eragiten duten emakumeen aurkako indarkeria dela eta, Ertzaintzak jasotako salaketak edo zabaldutako espedienteak bikoiztu egin dira azken zortzi urteotan. Ildo horretan, 2002an 1.711izan baziren, 2009an 3.490raino heldu ziren. 

Rodolfo Ares Herrizaingo sailburuak eta Mariola Serrano Eusko Jaurlaritzako Genero Indarkeriaren Biktimak Laguntzeko zuzendariak aurkeztu dute 2009ko EAEko emakumeen aurkako indarkeriaren txostena. 

Biktimak eta erasotzaileak loturaren bat dutenean edo izan dutenean ematen da batez ere emakumeen aurkako indarkeria EAEn, txosten horren arabera. 

Ildo horretan, 2002 eta 2009 urteen artean guztira 22 emakume hil zituzten EAEn; hildakoen adina 45 urte baino gutxiagokoa izan zen eta % 77,2an bikotea edo bikote ohia izan zen hiltzailea. 

Iaz bi emakume hil zituzten eta aurten hiru hil dira dagoeneko, gaur azaldutako datuen arabera. Era berean, familia barnean emandako indarkeriak gora egin du: 563tik (2002an) 1.099ra (2009) igo da.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Consejero, Rodolfo Ares