Berriak Lehendakaritza
Eu

Eusko Jaurlaritzaren aurrekontuek lehentasuna eman diete osasunari, hezkuntzari eta gizarte-babesari

2013.eko martxoak 12

Lehendakariak azaldu duenez, Jaurlaritzak onarturiko aurrekontuen helburua osasungintzaren eta hezkuntzaren eredu publikoa eta unibertsala, eta oinarrizko gizarte zerbitzuetarako sarbidea bermatzea da. 2013rako aurrekontuen lehentasuna funtsezko gizarte zerbitzuak direla azaldu du Iñigo Urkulluk, eta helburu horretara aurrekontuaren % 73,9 bideratuko dela erantsi du. Lehendakariaren hitzetan, «gobernu batek gizarte helburu horretara bideraturiko proportziorik handiena da». Horrekin lotuta, Urkulluk zehaztu du ez dituztela «doitu» Diru Sarrerak Bermatzeko Errentaren, Gizarte Larrialdietarako laguntzen eta etxebizitzarako laguntzen aurrekontuak, eta azaldu du Euskadiko osasun-sistemak, Osakidetzak, eta hezkuntzako hitzarmenek eutsi egin dietela zegozkien aurrekontuei eta, hurrenez hurren, % 1,7ko eta % 1eko doikuntza minimoa besterik ez dela egin haietan. Aurtengo aurrekontuen beste lehentasun bat ekonomia eta enplegua suspertzea izan da. Ildo horretatik, ETEentzat, autonomoentzat eta profesionalentzat zirkulatzailea finantzatzeko funts bat, enplegurako solidaritate funts bat eta gizarte-azpiegiturak berritzeko plan bat (Plan Renove) sortzea ere aurreikusi dute.

Urkullu lehendakariak eta Ogasun eta Finantzetako sailburu Ricardo Gatzagaetxebarriak gaur goizean aurkeztu dute Lehendakaritzan (Gasteizen) 2013ko Aurrekontu Legearen Proiektua. Lehendakariak adierazi du «aurreko 30 urteetako aurrekonturik latzenak» direla. Jaurlaritzak 9.316 milioi euroko aurrekontua dauka; hau da, iazko ekitaldian baino 1.132 milioi euro gutxiago. Hori dela eta, Iñigo Urkulluk «errealismoa» behar dela adierazi du; hala, Legebiltzarreko taldeei eskatu die arduraz jokatzeko eta, Urkulluren beraren esanetan, «alternatibarik ez daukaten kontuak» onartzeko.

Lehendakariak adierazi du gizarte-zerbitzuei eusteak «sakrifizioak hartu beharra» esan nahi duela. Hori horrela izanik, lehendakariak adierazi du ez dituztela azpiegitura gehiago martxan jarriko eta «martxan daudenak berriro programatu edo bideratu» beharko dituztela, hain zuzen ere: etxebizitzak eraikitzea, Donostialdeko metroa, Eibarko ospitalea, Gasteizko tranbia lurperatzea, Biocruces zentroa edota Bilboko metroaren 3. linea. Proiektu horiek guztiek izango dute aurrekontuon eragina, baina, lehendakariaren esanetan, horrek ez du esan nahi bertan behera geratuko direnik.

(Informazio xehatua atxikitako artxiboetan)

Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak hartutako erabakiak (2013.03.12)


 


Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • 2013.eko martxoak 12

    Que pena Sr. Urkullu. Estaba confiado en que estos presupuestos tuvieran bastante más partida para intentar reactivar la economía por lo menos para activar la demanda interna y amortiguar lo máximo posible la caída del empleo, PIB y actividad económoca pero la portada de el diario El Correo "Urkullu sacrifica la reactivación de la economía para sostener el gasto en Sanidad, Educación y Protección Social" es más cierto que nunca. Espero que la liquidación del cupo, los planes de Financiación para Pymes y otra para grande empresas y el plan de empleo vayan íntegramente a activar la economía, pero la primera en la frente Urkullu.

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)