Berriak Osasuna
Eu

BioAraba-k Txikagoko Unibertsitatearekin komenioa sinatu du

2013.eko martxoak 11

BioAraba Ikerketa Sanitarioaren Institutuak Txikagoko (AEB) Unibertsitateko Comer Children Ospitalearekin akordioa sinatu du haurrengan loaren nahasteei buruzko ikerketa bat egiteko.

Laguntza apnei buruzko ikerketak egitean datza, eta genetikari begira, gaixtotasunaren historia naturala eta diagnostikoaren faltak eta tratamenduak osasunari  ekar diezazkioketen ondorioak ezagutzeko.

David Gozal doktoreak, estatubatuar zentroaren zuzendaria eta gai honetan aditurik onena denak, bere ikerketaren azterketetan ondorioztatu du tratamendurik gabeko apnea duten umeek nagusitan adimen-koefizientearen 10 eta 20 puntu bitartean galtzen dutela. Afekzio honek eskola-porrota ekar dezake, eta baita osasunean ondorioak izan ere, batez ere, arlo kardiobaskularrean.

Jakina denez, Loaren nahasmenen diziplinen arteko Unitateak, Carlos Egeak zuzentzen duenak, 17 urte eman ditu haurren loaren nahasmenak diagnostikatzen eta tratatzen: denbora honetan 5.000 baino gehiago. Unitate honetan neumologo, pediatra, neurofisiologo, neurologo, psikologo, biologo eta gizarte langileek dihardute lanean. Txagorritxuko Loaren Unitatea ezaguna dena estatu maila erreferentea da,  ikerkuntzan egiten duen lan handiari esker.

Orain sinaturiko akordioak haurren apneen atzetik dauden arlo genetikoak eta gaixotasunaren historia naturala ikastea ahalbideratuko du. Estatu Batutetan biztanleen mugikortasun handiak pazienteei jarraipen luzeak (ezinbestekoak edozein ikerketatan  arrakasta lortzeko)  egitea oztopatzen du. Berriz, Araban mugikortasunaren maila  oso txikia da, eta honek urtetan zehar haur hauen jarraipena egitea eta, bere osotasunean, gaixotasunaren historia naturala ikastea ahalbideratzen ditu.

AUO- Santiagon BioAraba-ren aurkezpena

Bestaldetik, martxoaren 7an, osteguna, AUO-Santiagoko profesionalei BioArabara aurkeztu zieten, eta laster jardunaldi batzuen barruan Txagorritxun ere aurkezpena egingo dute.

Jakin badakigu, BioArabak Osakidetzako langileek Araban egiten duten ikerketa publiko guztiak elkartzen dituela, eta instituzio eta enpresekin akordioak dituela ikerketa-proiektuak bultzatzeko, berrikuntzan bihur daitezkeenak.

BioAraba-k 280 ikertzaile eta 134 proiektu ditu. Profesional hauek deialdi publikoetan lorturiko finantza-baliabideak hiru miloi euro baino gehiagokoak dira eta institutu arabarrak  Euskadiko ikerkuntzan finantziazioaren %10 lortu du. BioAraban kide berriak (Eduardo Anitua Institutua eta beste batzuk) sartzearekin kantitatea bikoiztea espero da.

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @inakibillos
    2013.eko martxoak 13

    Comentario de Twitter:
    BioAraba signs an agreement with Chicago University http://t.co/gNJeihYuxc http://t.co/v8yEJXN6aq

  • @inakibillos
    2013.eko martxoak 13

    Comentario de Twitter:
    BioAraba signs an agreement with Chicago University http://t.co/gNJeihYuxc http://t.co/v8yEJXN6aq