Berriak Eusko Jaurlaritza X. leg
Eu

Ohiko osoko bilkura (2013/03/14)

2013.eko martxoak 15

Gai-zerrenda:

Aldez aurreko gaia: Euskal Sozialistak legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, Euskal Autonomia Erkidegoko jabetza horizontaleko araubidepeko etxejabekideen elkarteekiko finantza-erakundeek sorrarazitako zorraren kuantifikazioari buruz. Legez besteko proposamenari dagokionez, behin betiko ebaztea matxoaren 7ko osoko bilkurako bozketan izandako berdinketak, Erregelamenduaren 92.1 artikuluak adierazitakoari jarraituz. (10\11\02\01\0055)

1. EH Bildu legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, 197/2006 doktrinari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (10\11\02\01\0082)

2. Euskal Sozialistak legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, Santa María de Garoñako zentral nuklearra behin betiko ixteari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (10\11\02\01\0021)

3. Mozioa, Arantza Quiroga Cia Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak aurkeztua, Eusko Jaurlaritzaren Bakegintzarako eta Bizikidetzarako Idazkaritzari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (10\11\03\00\0003)

4. Mozioa, Gorka Maneiro Labayen Mistoa-UPyD taldeko legebiltzarkideak aurkeztua, Autonomia Erkidegoaren kanpoko ordezkaritzei buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (10\11\03\00\0005)

5. Mozioa, Gorka Maneiro Labayen Mistoa-UPyD taldeko legebiltzarkideak aurkeztua, EITB erakundearen berrantolamenduari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (10\11\03\00\0006)

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau