Berriak Osasun eta Kontsumoa
Eu

Kontsumoaren Nazioarteko Eguna

2010.eko martxoak 15

Osasun eta Kontsumo sailak Kontsumitzaileei Informazioa emateko Udal Bulegoak eta Pertsona Kontsumitzaileen Erakundeak saritu ditu 

"Gure dirua, gure eskubideak" lelopean ospatu da Kontsumoaren Nazioarteko Eguna, Euskalduna Jauregian. Zerbitzu finantziaroak izan dira ekitaldiaren ardatz nagusiak.

"Kontsumitzaileen elkarteak oinarrizko agenteak dira kontsumoaren munduan. Azken 25 urteetan zehar, herritarrei kontsumoaren arloan dituzten eskubideak jakinarazi dizkiete; eta euren mekanismoak artikulatu dituzte ehunka kontsumitzaile ordezkatzeko euren gatazkak ebazten eta haien eskubideak defendatzen".

Hitz horiekin zuzendu zaie, Eusko Jaurlaritzako Osasun eta Kontsumo Sailaren Kalitate, Ikerketa eta Berrikuntza sailburuordea den Olga Rivera Hernáez andrea, gaur goizean, Kontsumoaren Nazioarteko Eguna dela-eta, Euskalduna Jauregian egindako ekitaldian parte hartu duten pertsonei. 

Ekitaldi horretan, kontsumitzaileen eskubideez arduratzen diren agenteen inplikazioa eskertzeaz gain, Eusko Jaurlaritzako Kontsumo Zuzendaritzak bereziki aitortu du Euskadiko Kontsumitzaileen Federazioaren (EKE), Euskal Herriko Kontsumitzaileen Batasunaren (EHKB-UCE), Euskal Herriko Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Erakundearen (EKA-OCUV) eta Euskadiko Udalen Elkartearen (EUDEL) lana, eta oroitzapenezko sariak entregatu dizkie. 

Kontsumo zuzendaria den Ana Collía andreak azaldu du, aipatutako erakundeek aitorpen hori merezi dutela, kontsumitzaileen eskubideen alde egin duten ibilbide luze eta emankorragatik. 

"Gure dirua, gure eskubideak"izan da "Consumers International" izeneko munduko erakundeak, Kontsumoaren Nazioarteko Eguna ospatzeko, erabili duen eslogana; eta horixe bera da, ekonomiari buruzko zenbait liburu idatzi dituen Leopoldo Abadía irakasleak ekitaldira joan direnei eman dien hitzaldiaren izenburua.

 

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Ana Collía Posada, directora de Consumo del Gobierno Vasco