Berriak Lehendakaritza

Lehendakariak esan du EAEko hezkuntza-eredua sendoa dela eta funtzionatzen duela

2013.eko martxoak 11
(*) Azpititulazio-zerbitzu hau sortzen da probetako software bertsio batekiko automatizatutako eran. Barka itzazue akatsak.

Lehendakariak gogorarazi du euskal hezkuntza-ereduak bi hamarkadaz funtzionatu duela eta «emaitza onak» ematen ari dela; horregatik, Iñigo Urkulluk adierazi du «aurrera egiteko proposamenak jasotzeko prest» daudela, baina ohartarazi du ez daudela «prest alferrikako borroketan denbora galtzeko». Hirugarren hizkuntza baten gaineko ezagutzarik handiena duen erkidegoa garela, eredua hezkuntza-komunitatearekin hitzartuta dagoela, solidoa dela eta funtzionatzen duela ere gogorarazi du lehendakariak.  Gainera, lehendakariak berretsi du hezkuntza Eusko Jaurlaritzaren lehentasunetako bat dela; horrekin loturik, nabarmendu du bere gobernuak irakasle bakoitzeko ikasleen ratioa mantentzeko, ikasgelarik ez ixteko eta hirueletasuna lortzeko bidean aurrera egiteko konpromisoa duela.

Iñigo Urkullu lehendakariak Egungo Testuen Corpusa proiektuaren aurkezpenean parte hartu du Euskal Herriko Unibertsitateko paraninfoan, Bilbon. Ekitaldian izan dira: Iñaki Goirizelaia, UPV/EHUko errektorea, Pello Salaburu, UPV/EHUko Euskara Institutuko zuzendaria, Ibon Sarasola, UPV/EHUko irakaslea eta Euskara Institutuko kidea, eta Pablo Mongelos, Lagun Aroko zuzendaria.  Lehendakariak nabarmendu du euskara eta hezkuntza «elkarrekin» doazela Euskadin. «Oinarri horretan, euskararen aldeko apustua berresten dugu», gehitu du.

Inoiz egin den euskararen corpusik handiena da Egungo Testuen Corpusa (ETC). Guztira, 205 milioi hitz biltzen ditu on-lineko corpus horrek: Euskara Institutuak garatutako aurreko corpus bat, Ereduzko Prosa Gaur, 25 milioi hitzekoa da; Euskaltzaindiaren Orotariko Euskal Hiztegia -euskararen tradizio idatzia aztertzeko egin den lanik sakonena- osatzeko erabili zen corpusak 5 milioi hitz zituen. Beraz, hau 40 aldiz handiagoa da. Are gehiago, dituen bereizgarriak kontuan izanik, ETC munduko handienetakoa da: badaude askoz ere handiagoak diren corpusak, baina hitz bakoitzaren inguruan ematen duten informazioa oinarrizkoago eta erabilgaitzagoa da.

 

Iruzkin bat
  • @PatxiSaez
    2013.eko martxoak 12

    Comentario de Twitter:
    Urkullu lehendakariaren arabera, "Hirugarren hizkuntza baten gaineko ezagutzarik handiena duen erkidegoa gara". http://t.co/4yUgnpiP8N

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Iñaki Goirizelaia, Pablo Mongelos, Pello Salaburu, Ibon Sarasola