Berriak Lehendakaritza
Eu

Gizarteak Eusko Jaurlaritza berriarengan konfiantza du eta krisiaren gestioari lehentasuna ematea eskatzen dio

2013.eko martxoak 08

Urkullu lehendakaria da politikaririk baloratuena eta onespen-mailarik altuena duena, Eusko Legebiltzarrean ordezkaritza duten alderdietako buruzagien artean.

Gizarteak Eusko Jaurlaritza berriarengan konfiantza du (5,4, 0tik 10erako eskala batean). Eusko Jaurlaritza berriarekin konfiantza horrek gora egin du %31ren arabera; % 53ren iritziz, berdin jarraitzen du, eta %11k, berriz, jaitsi egin dela esan dute. Euskal gizartearen gehiengoak (%61) uste du Eusko Jaurlaritzak hartuko dituen erabakiek eragina izango dutela Euskadiko ekonomian. Beste alde batetik, Eusko Jaurlaritza berriak 5 inguru ateratzen du baloratutako esparru guztietan: eskarmentuan (5,6), ekimenean (5,2), krisia kudeatzeko gaitasunean (4,8), bere erabakiak azaltzeko moduan (4,6) eta eraginkortasunean (4,6).

Prospekzio Soziologikoen Kabineteak Eusko Jaurlaritza berriaren gaineko espektatibei buruzko Euskal Soziometroa aurkeztu du gaur.

Eusko Jaurlaritza berritik espero dena da langabeziaren kontrako borroka (%31) eta krisiaren kudeaketa (%78) izatea haren lehentasunak, eta, neurri txikiagoan, ustelkeria eta iruzur fiskalari aurre egitea (%20), osasun (%12) eta hezkuntza (%11) publikoak bermatzea, herritarren ongizatearen eta gizartearen babesa mantentzearen alde lan egitea (%11), etxebizitza sustatzea eta etxe-gabetzeen arazoa konpontzea (%11), eta bakea eta bizikidetza finkatzeko lan egitea (%9), gehienbat.

Urkullu lehendakaria da politikaririk baloratuena
Urkullu lehendakaria da politikaririk baloratuena eta onespen-mailarik altuena duena (5,1), Eusko Legebiltzarrean ordezkaritza duten alderdietako buruzagien artean. Bere balorazioak eta onespen-mailak onera egin du lehendakari izendatu zutenetik, eta gainditua lortzen du elkarrizketarako irekitasunean (5,4, 0tik 10erako eskalan) eta zintzotasunean (5), eta 4,9 ematen diote lidergoan eta 4,8 konfiantzan eta eraginkortasunean.

Lehendakariak gizartearen aprobazio hori jaso du orokorrean buruzagi politikoen balorazioa handitu den une batean. Gainerako buruzagiek puntuazio hauek lortu dituzte: Laura Mintegi (4,7), Patxi López (3,9), Antonio Basagoiti (2,7) eta Gorka Maneiro (2,4). Dena den, garrantzitsua da gogoratzea buruzagien balorazioak 5etik behera kokatu direla 2008 urtetik aurrera.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko