Berriak Lehendakaritza
Eu

"Berdintasun eraginkorra eta benetakoa erronka bat da oraindik ere"

2013.eko martxoak 08

Emakumeen Nazioarteko Eguna dela-eta, Eusko Legebiltzarreko presidente Bakartxo Tejeriak adierazpen bat irakurri du, Emakundek proposatutako testuaren edukiarekin bat etorriz.

Irakurketan adierazi duenez, dagoeneko «egindako ibilbidea» dela-eta gaurkoa ospakizun-egun bat da; hala ere, aurrerapausoak gorabehera, emakumezkoen eta gizonezkoen arteko «berdintasun eraginkorra» lortzeko bidea «luzea eta sufrimenduz betea» izango dela esan du. Horregatik, berdintasun «eraginkorra eta benetakoa» xede duten ekintza guztiak babesteko konpromisoari eutsiko diote.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau