Berriak
Eu

Euskadiren rol garrantzitsua europar eztabaidan, kulturak eta kulturaren eta sormenaren industriek tokiko eta eskualdeko garapenean jokatzen duten rola azpimarratuz

2013.eko martxoak 08

Europar Batasunak kultura eta sormenaren alde egiten du, europar hazkundea dinamizatzeko potentzial handiena duten sektoreetako bat delakoan. Eusko Jaurlaritzak europar zita bat antolatu du Bruselan, etorkizuneko "Creative Europe 2014-2020" europar Programaren inguruan.

Eusko Jaurlaritzak, Europako hainbat kideren parte-hartzearekin, zita bat antolatu du Bruselan, kultura, sormena eta berrikuntza defendatzeko "Creative Europe 2014-202" europar Programaren baitan bilduko diren ekintzetan eta finantziazio-lerroetan.

Euskadiren Europar Batasuneko Ordezkaritzak koordinatuta, europar eztabaida bat egin da Bruselan, hainbat ordezkarirekin -kulturaren eta sormenaren sektorekoak, europar eskualde eta erakundeetako ordezkariak, europar kideak-, tokiko eta eskualdeko agintaritzen rola azpimarratzeko eta balio erantsia eta elementu konkretuak ekartzeko xedez.

Ekimen hori Eusko Jaurlaritzak bideratzen duen europar agenda proaktibo baten baitan sartzen da; ildo beretik, E. Hernáez Sailburuordeak bere Sailaren ekimenak aurkeztu ditu, gazteen enplegu eta espiritu ekintzailea bultzatzearen eremuan.

Halaber, Eusko Jaurlaritzak Bruselan izan duen jardunaldiaren baitan lan agenda bat ere sartu da; bertan, Eusko Jaurlaritzako Kultura Susatatzeko Zuzendari Clara Montero eta MEDIA Antena Euskadiko Ainhoa González Europako Batzordearen Kultura eta Ikus-entzunezko Politikaren Zuzendaritzekin bildu dira, lehentasunak bateratzeko eta sinergiak indartzeko xedez.

Kulturaren eta sormenaren industriei buruzko europar zita Bruselan, Eusko Jaurlaritzak gidatuta

Eusko Jaurlaritzako Teknologia eta Berrikuntzako Sailburuorde E. Hernáez, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sustatzeko Zuzendari Clara Montero eta Euskadiren Europar Batasuneko Ordezkari Marta Marín bertan zirela, europar eskualdeetako erakunde eta ordezkariekin eta adituekin batera, jardunbide egokiak eta esperientzia konkretuak aurkeztu dira, hala nola, Eusko Jaurlaritzak, BEAZek (Bizkaiko Foru Aldundiaren enpresak sustatzeko zerbitzua), Lonbardia eskualdeak eta MEDIA Antena Euskadik bultzatutako ekintzak, eta Sinnergiak-en Transcreativa, Eusko Jaurlaritzako Innova+Creativity eta Microsoftek sostengatutako Practice Your Music-en moduko ekimenak.

Saioan izandako ehun pertsona inguruk bertatik bertara ezagutu dituzte jardunbide egokiak -tokiko eta eskualdeko agintaritzenak- eta ekimen ekintzaileak; hori guztia egunerokotasun handikoa da, zeren datozen 6 urteotako europar programazio estrategikoa negoziatzen ari baita eta laster abiatuko da.

Eusko Jaurlaritzak konferentzian izandako ehun pertsona ingururen aurrean gogoratu duen bezala: "Europar Batasunak kultura eta sormenaren alde egiten du, europar hazkundea dinamizatzeko potentzial handiena duten sektoreetako bat delakoan, eta tokiko eta eskualdeko agintaritzak ezin dira eztabaida horretatik urrundu".

Europako Batzordearen Zuzendariondokoa ere konferentzian izan da eta azpimarratu du "EBren etorkizuneko ekimenen asmoa dela sektorean dagoen zatiketa murriztea, finantziaziora iristeko bideak errazteaz batera, ekimen alternatiboen bitartez; halaber, kultura eta sormenaren berrikuntza eta lehiakortasuna bultzatu nahi da. Sektore hori enplegu eta garapeneko nitxo aitortua da, eta, ildo horretatik, tokiko eta eskualdeko agintaritzen lehentasunezko rola aitortzen da".

Azpimarratu behar da industria kulturalek barne hartzen dituztela -tradizionalki- argitalpen sektorea, ikus-entzunezkoen sektorea (telebista, zinema, multimedia, eta abar), arte eszenikoak, ondarea, ikusmen-arteak eta eskulangintza. Sormenaren industriak, berriz, jarduera multzo zabalago bat hartzen du barne, hots, kontsideratzen da jarduera bat sektore horretan sartzen dela beraren produktu edo zerbitzuak elementu artistiko edo sortzaile esanguratsua duenean.

Kulturak eta kulturaren eta sormenaren industriek duten balioa

Denbora-tarte laburrean, kulturaren eta sormenaren industria sartu da jarduera ekonomikoari ekarpen handiena egiten dieten sektoreen artean: gaur egun, BPGaren %,4,5 da, eta 8,5 milioi lanpostu ditu EBn. Kulturaren eta sormenaren industrien potentzialak eta kulturaren balioak badute beren aitortza, eta Europar Batasunak hartutako erabaki proaktiboen xede dira. Izan ere, zeharkako ardatz kontsideratzen dira EB2020 Estrategian ezarritako lehentasunen agenda betetzeko, eta, halaber, lehentasunezko nitxotzat jotzen dira eskualdeak garapen eta espezializazio plataforma bihurtzeko.

Europar Batasunak Programa espezifiko bat abiatuko du bere 2014-2020 sasoiko programazio berrian: Creative Europe Programa. Beraren helburua da ahaleginak batzea kulturaren eta sormenaren industrien potentziala eta kulturaren balioa bultzatzeko eta indartzeko bidean.

Europa Sortzailearen berritasun nagusietako bat izango da banku-finantziazio eskema bat sortuko dela kulturaren eta sormenaren sektorearentzat, berme-tresna baten bitartez.

 

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)