Berriak Segurtasuna
Eu

Estefanía Beltrán de Heredia Segurtasuneko sailburuak eskatu dio Jorge Fernández Díaz barne-ministroari eskumenak errespetatzeko, koordinazioa hobetzeko eta segurtasun-indarrak eta -gorputzak egokitzeko

2013.eko martxoak 06

Pozik agertu da Madrilek Segurtasun Batzordea laster deitzeko konpromisoa hartu duela-eta

Eusko Jaurlaritzako Segurtasuneko sailburu Estefanía Beltrán de Heredia lehen aldiz bildu da Jorge Fernández Díaz barne-ministroarekin, eta eskatu dio Ertzaintza erabat garatzeko, polizia integrala izan dadin. Horretarako, Euskal Autonomia Erkidegoko poliziari dagozkion eskumenak errespetatzeko eta polizia-zerbitzuen arteko koordinazioa eta lankidetza hobetzeko eskatu dio, bai eta Estatuko segurtasun-indarrak eta -gorputzak egokitzeko ere.

Beltrán de Heredia Segurtasuneko sailburuordea Josu Zubiagarekin eta Ertzaintzako zuzendari Gervasio Gabirondorekin joan da barne-ministroarekin egindako bilerara. Espainiako barne-ministroa lankidetza etengabea eta konstruktiboa egiteko prest agertu da.

Polizia-auziei buruzko koordinazio- eta lankidetza-organo nagusietako bat Segurtasun Batzordea da; horregatik, Estefanía Beltrán de Heredia sailburuak eskatu dio hura politikoki aktibatzeko eta ahalik eta azkarren deitzeko, segurtasun-indarrak eta -gorputzak beren eskumen-arlora egokitzeko, Gernikako Estatutuak eta indarrean dagoen ordenamendu juridikoak adierazten dutenaren arabera.

Horrekin loturik, Segurtasuneko sailburua pozik agertu da; izan ere, barne-ministroak publikoki azaldu du Segurtasun Batzordea laster deitzeko konpromisoa, segurtasun-arloko gai guztiak jorratzeko.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau