Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Eu

Euskara ikasteko oinarrizko mailen ziurtagiriak aitortuko ditu Eusko Jaurlaritzak

2013.eko martxoak 06

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak, HABEren eskutik, Hizkuntzako Europako Markoaren A1 eta A2 euskarazko oinarrizko mailen agiri akademikoak aitortuko ditu, Helduen Euskalduntzerako Oinarrizko Curriculumaren (HEOC) irakas-marko nagusian sartuz. Testuinguru horren barnean, maila horietako ikasleentzat Primeran! euskara ikasteko metodo berria aurkeztu du gaur HABEk Donostian, Elhuyar-en laguntza teknikoarekin egin duen ikasmateriala, hain zuzen. Aurkezpenean izan dira Hizkuntza Politikako sailburuorde Patxi Baztarrika, HABEko zuzendari Joseba Erkizia eta Elhuyar-ko zuzendari Leire Cancio.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak, HABEren eskutik, Europako markoaren A1 eta A2 euskarazko oinarrizko mailen agiri akademikoak aitortuko ditu Helduen Euskalduntzerako Oinarrizko Curriculumaren (HEOC) irakas-marko nagusian sartuz.

HABEko zuzendari nagusi Joseba Erkiziak adierazi duenez, oinarrizko mailetan ikaste prozesua bizkortzeaz gainera, “A1 eta A2 mailako agiria ematearekin errekonozitu nahi dugu euskaraz oinarrizko maila eskuratzen dutenen ahalegina, ikasle asko baitago euskaltegietan euskara maila oinarrizko edo tarteko bat eskuratzeko helburua duena. Adibidez, ostalaritzan edo saltokietan lanean ari direnak, bilobekin oinarrizko komunikazio bat euskaraz izan nahi duten aiton-amonak, eta abar. Horrenbestez, oinarrizko maila horietan dauden ikasleek egiten duten ahalegina aitortu nahi da”, gaineratu du zuzendariak.

Erkiziak azpimarratu duenez, “HEOC, Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Curriculumean Europako Markoaren sei mailak (A1, A2, B1, B2, C1 eta C2) mugarri gisa jasoz, A1 eta A2 mailen aitortza akademikoa bultzatuko du HABEk”.

Hori da gaur aurkeztu den ikasmaterialen gisakoak sortzeko arrazoi nagusia: “Hutsetik abiatzen den euskara-ikasleak hasierako urratsak eroso eta azkar egin ditzan; oinarrizko eta tarteko euskara-gaitasuna ahalik eta jende gehienaren eskura jartzeko”, azaldu du Hizkuntza Politikarako sailburuorde Patxi Baztarrikak. “Oinarrizko euskara batez jabetzeko aukera jarri nahi dugu herritarren esku, eta halaxe egiten ari gara, HABEren eta euskaltegien arteko elkarlanaren bitartez”.

Sailburuordearen hitzetan, “herritar elebakarrak animatu egin nahi ditugu, euskarara hurbildu daitezen, euskararen ezagutza bat eskura dezaten. Hartara, euskararen munduak  eta euskarazko kultura-ekoizpen aberatsa eskuragarri izango dituztelako. Elebitasunaren abantailez eta aberastasunak gozatu ahal izango dutelako. 

Testuinguru horretan kokatzen da, beraz, gaur Donostian aurkeztu den Primeran! ikasmaterial berria. HABEren ekimen hori, Elhuyar-en laguntza teknikoarekin burutu da. “Material horiek taldean eta aurrez aurre lantzeko dira, eta 200 ordu inguruko ikas-prozesua aurreikusten dute, ikuspegi komunikatiboan oinarrituta”, nabarmendu du Joseba Erkizia HABEko zuzendariak.

Erkiziaren esanetan, “hartzaile potentzialei dagokienez, gaur euskaltegien sarean 5.140 pertsona heldu ari dira ikasten ikasmaterial hauei dagokien mailan, eta, jakina, material hau egokia da beste hainbat esparrutan ere euskara ikasten ari diren ikasleentzat (Hizkuntza Eskolak, euskal etxeak, kanpo unibertsitateetako irakurlegoak, irakaskuntza arautua eta abar)”.

Elhuyarreko zuzendari nagusi Leire Canciok aipatu duenez, “Primeran! euskara ikasteko metodoa Elhuyarrek euskara ikasi edo landu nahi duten horiei eskainitako eskaintza osatzera dator. Gure zutabea hiztegiek osatzen dute: hiztegi elebidunak (euskara-gaztelania/castellano-vasco, euskara-ingelesa/English-Basque eta euskara-frantsesa/français-basque), bai paperean, baita sarean ere Elhuyarren webgunean. Hiztegi horiek guztiak, gainera, smarthphone eta tabletetan ere erabil daitezke”.

12 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @azarramendi
    2013.eko martxoak 07

    Comentario de Twitter:
    http://t.co/fNGLLKR1Oq http://t.co/e1sCYyI6E9 HABEK A1 ETA A2 TITULUAK! titulurik behar ez dutenentzat titulua! a ze ideia motibatzailea!!

  • @azarramendi
    2013.eko martxoak 07

    Comentario de Twitter:
    http://t.co/fNGLLKR1Oq http://t.co/e1sCYyI6E9 HABEK A1 ETA A2 TITULUAK! titulurik behar ez dutenentzat titulua! a ze ideia motibatzailea!!

  • @juancarmurillo
    2013.eko martxoak 07

    Comentario de Twitter:
    Ederto! @pxbaztarrika ezagutzaren unibertsalizaziotik hurbilago, helburuak horiexek dira, bildur barik! http://t.co/ceROK6vGOw

  • @juancarmurillo
    2013.eko martxoak 07

    Comentario de Twitter:
    RT @HABE_erakundea: Euskara ikasteko oinarrizko mailen ziurtagiriak aitortuko ditu Eusko Jaurlaritzak http://t.co/ShtywEKwiQ http://t.co/ND6nG4GyJ6

  • @juancarmurillo
    2013.eko martxoak 07

    Comentario de Twitter:
    Ederto! unibertsalizazioaren bidean Euskara ikasteko oinarrizko mailen ziurtagiriak aitortuko ditu Eusko Jaurlaritzak http://t.co/ceROK6vGOw

  • @zergalari
    2013.eko martxoak 07

    Comentario de Twitter:
    RT @HABE_erakundea: El Gobierno Vasco reconocerá los certificados de los niveles básicos para el aprendizaje ... http://t.co/yWxyvdfhnj http://t.co/SxhieU9FVO

  • @Josemarilasa
    2013.eko martxoak 06

    Comentario de Twitter:
    RT @HABE_erakundea: Euskara ikasteko oinarrizko mailen ziurtagiriak aitortuko ditu Eusko Jaurlaritzak http://t.co/ShtywEKwiQ http://t.co/ND6nG4GyJ6

  • @plonbide
    2013.eko martxoak 06

    Comentario de Twitter:
    RT @HABE_erakundea: Euskara ikasteko oinarrizko mailen ziurtagiriak aitortuko ditu Eusko Jaurlaritzak http://t.co/ShtywEKwiQ http://t.co/ND6nG4GyJ6

  • @HABE_erakundea
    2013.eko martxoak 06

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno Vasco reconocerá los certificados de los niveles básicos para el aprendizaje ... http://t.co/yWxyvdfhnj http://t.co/SxhieU9FVO

  • @HABE_erakundea
    2013.eko martxoak 06

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno Vasco reconocerá los certificados de los niveles básicos para el aprendizaje ... http://t.co/yWxyvdfhnj http://t.co/SxhieU9FVO

  • @HABE_erakundea
    2013.eko martxoak 06

    Comentario de Twitter:
    Euskara ikasteko oinarrizko mailen ziurtagiriak aitortuko ditu Eusko Jaurlaritzak http://t.co/ShtywEKwiQ http://t.co/ND6nG4GyJ6

  • @HABE_erakundea
    2013.eko martxoak 06

    Comentario de Twitter:
    Euskara ikasteko oinarrizko mailen ziurtagiriak aitortuko ditu Eusko Jaurlaritzak http://t.co/ShtywEKwiQ http://t.co/ND6nG4GyJ6

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)