Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Euskotrenek Emakunderekin batera Emakumeen Nazioarteko Egunaren kanpainan lan egiten du

2013.eko martxoak 05

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politikako Sailaren esku dagoen Euskotren Sozietate Publikoak, datorren ostiralean martxoaren 8an Emakumeen Nazioarteko Egunaren ospakizuna dela eta beste urte bat EMAKUNDEk hasitako dibulgazio kanpainan lan egiten du. Euskotrenek geltokietan, tren eta autobus geralekuetan eta material mugikorrean (trenak, tranbiak eta autobusak) guztira kanpaina horretako 330 informazio kartel banatu ditu. Kartel horietan Euskotreneko eta ETSko logotipoak agertzen dira, konpainia bi horiek Eusko Jaurlaritzaren esku daudenak dira. Era berean, EMAKUNDEko mezua bidaia titulua ateratzeko salmenta automatikoen makinen pantailetan zabalduko da.

Euskotren EMAKUNDErekin batera lan egiten du faktore positibo bezala berdintasunaren balio soziala azpimarratzeko diseinatutako kanpaina batean pertsonen garapen banakakoaren ikuspuntutik zein aurrerapen sozialetik eta era berean hedatu berdintasun ezak ondorio latzak dakartzala maila pertsonalean, sozialean eta ekonomikoan. Lankidetza horrekin, Euskotrenek hiritarrei helarazten die emakumeek zein gizonek beren gaitasuna erabat garatzeko modua izan dezaketela erabakiak genero-rolen eta- estereotipoen inongo eraginek gabe hartzeko.

Kanpaina, ondorengo leloarekin “Berdintasuna: gizarte osoari mesede egiten dion giza eskubidea”, gaur asteartetik, martxoaren 5etik datorren martxoaren 12ra arte egongo da indarrean, azken hau barne, autobusetako markesinatan, tren eta Metro geltokietan egongo da ikusgai eta tren, tranbia eta errepideko material mugikorrean ere. Euskotrenek eskuarki  EMAKUNDErekin batera lan egiten du Berdintasunaren aldeko zenbait ekintzetan. Gaur egun, enpresak 2012-2015 Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako II. Planean gogoan hartutako printzipioak eta helburuak ezartzen ditu. Plan honetan EMAKUNDEK sustatutako Berdintasuna dela eta  erakundeen arteko programen partaidetza sartzen da.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau