Berriak Herri Administrazioa eta Justizia
Eu

Eusko Jaurlaritzak Euskal Administrazio Publikoko langileentzako 1.614,5 orduko lanaldia onartu du (2013-03-05(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2013.eko martxoak 05

Dekretua, 2013 ekitaldian Euskal Autonomia Erkidegoko pertsonal funtzionario, estatutario eta lan-kontratuko langileentzako urteroko lanaldia ezartzen duena.

Gobernu Kontseiluak gaur onartu duen dekretuak zehazten du, gainera, langile publikoek norbere eginbeharretarako hiru egun izango dituztela urtean. Hartara, ia 70.000 langilek urteko 1.592 orduko lanaldi efektiboa izango dute.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko funtzionarioentzako, estatutupeko langileentzako eta langile lan-kontratudunentzako urteko lanaldia zehazten duen Dekretua onartu du gaur Gobernu Kontseiluak. Horren arabera, 1.614 ordu eta 30 minutukoa izango da lanaldia.

Dekretuak zehazten du, halaber, Euskal Administrazio Publikoko langileek norbere eginbeharretarako hiru baimen-egun (22 ordu eta 30 minutu) izango dituztela. Hartara, ia 70.000 langilek urteko 1.592 orduko lanaldi efektiboa izango dute.

Urteko ordu horiek asteko lanaldian zer-nola banatuko diren eta langileek zer ordutegi izango duten Euskal Administrazio Publikoaren mahai sektorialetan negoziatu beharko da hemendik aurrera.

BESTELAKO NEURRIAK

Baina, dekretu horrez gain, Eusko Jaurlaritzak langile publikoen lan-bizitza eta familia-bizitza uztartzeko zenbait neurri ezarriko ditu laster, Euskal Autonomia Erkidegoko Mahai Orokorraren azken bileran zentral sindikalen ordezkariei jakinarazi zien bezala. Hona hemen neurriok.

Gehienez ere urteko 8 orduko ordaindutako baimen berri bat sortuko da, lehen mailako harremaneko 12 urtera arteko adingabeak laguntzeko.
Langile publikoei gaixotasun larriren bat duten seme-alaba adingabeak zaintzeko aukera emango dien araudi berri bat ezarriko da.
Eta, 2013an, telelana ezarriko da, bizitza pertsonala eta familia-bizitza uztartu ahal izateko.

Aldi baterako ezintasunaren ildotik, Eusko Jaurlaritzak ordainsari-osagarriak hobetuko ditu. Hori horrela:

Lehen egunetik hirugarren egunera, langileek % 50 kobratuko dute.
Laugarren egunetik hogeigarren egunera, langileek % 75 kobratuko dute.
Hogeita batgarren egunetik aurrera, langileek % 100 kobratuko dute.

Eusko Jaurlaritzak enplegu publikoari eusteko eta zerbitzu berriak ez kanporatzeko konpromisoari eusten dio, eta aurreko gobernuak hartutako neurriak baliogabetuko ditu; hartara, enplegua sortuko du, baldin eta:

Errelebo-kontratua berreskuratzen bada.
Langile publikoen ordezkapenak mugatzen zituen 2012ko otsailaren 14ko instrukzioa bertan behera uzten bada.
2014tik aurrera erretiroagatiko primak berreskuratzea aztertzen da.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau