Berriak Lehendakaritza
Eu

Emakumearen nazioarteko eguna Jaurlaritzak Berdintasunaren Legearekin duen konpromisoa berretsi du eta bat egin du emakumeen aldeko ekitaldi guztiekin (2013-03-05(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2013.eko martxoak 05

Eusko Jaurlaritzak gaurko bileran erabaki du Emakume eta Gizonen Berdintasunerako Legea, 2005ean onartutakoa, betetzeko konpromisoa berrestea, baliabideak bideratuz eta politika guztietan, bai arloetako politiketan bai zeharkako politiketan, generoaren ikuspuntua eranstea.

Hurrengo martxoaren 8an, Emakumeen nazioarteko eguna dela-eta, Eusko Jaurlaritzak bat egiten du egun horretan munduko emakume guztiei egingo zaien aitormen eta omenaldi ekitaldi guztiekin; aldi berean, euskal erakunde guztiek, beraien lana emakumeen alde egiteko bideratu duten profesionalek, eragile sozialek, eta, bereziki, emakumeek eta beraien erakundeek egiten duten lana ere aitortu nahi du. Izan ere, emakume eta gizonen arteko berdintasuna ez da giza eskubide bat bakarrik, gizarte osorako onura bat ere bada; baita euskal gizarte justuagoa, kohesionatuagoa eta sozial eta ekonomikoki garatuagoa eraikitzeko behar estrategikoa ere.

Eskubide hori benetan gauzatzeko beharrezkoa da, legalki onartzeaz aparte, bizitzako arlo guztietan politikan, ekonomian, gizartean eta kulturan alegia, eskubide hori erabiltzeko aukera izatea.

Azkeneko hamarkadetan lortutako aurrerapen sakonen eta onarpen formalaren gainetik, eguneroko bizitzan emakume eta gizonen berdintasuna ez da oraindik benetakoa, arlo guztietan desberdintasun garrantzitsuak daudelako. Desberdintasun horiek dira familian, hezkuntzan, kulturan, komunikabideetan, lan munduan eta orokorrean gizartearen antolamenduan oraindik indarrean dauden sexu estereotipoetan oinarritu den gizarte eraikuntzaren ondorioak.

Gaur, inoiz baino gehiago, gure herrialdeko emakume eta gizon guztien ahalmen guztiak, ezagutza eta baliabideak aitortu eta aprobetxatu behar ditugu; gizarte iraunkor eta eraginkor baten alde egiteko, egungo krisi ekonomikoa gainditzeko eta egungo gizarte egoera hobetzeko. Aldaketa horiek lortzeko, ezberdintasunak irautearen eta berriz gertatzearen aurka egiteko eta benetako gizarte berdinzalea sustatzeko Jaurlaritzaren eta aginte publiko guztien baterako jarduna behar da baita eragile sozial guztien lankidetza ere.

Hainbat legegintzalditan zehar garatu diren bost berdintasun-planek eta Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legea onartu izanak erakusten dute berdintasun politikek adostasuna eragiten dutela. Ildo horretan, Eusko Jaurlaritzak 2013rako zenbait helburu nagusi zehaztu ditugizarte politikak defendatzea eta enplegua eta jarduera ekonomikoa sustatzea, esaterako, eta helburu horien bitartez bide ematen dio berdintasun helburuak lantzeko esparru ezin egokiago bati.

Martxoaren 8a Emakumeen Nazioarteko Eguna, alegia aukera paregabea da omenaldia egiteko mundu osoan berdintasuna irabazten, zenbaitetan bizia arriskuan jarriz, borrokan aritu diren eta borrokan aritzen diren emakume guztiei. Eta aitortzeko, feminismoa gizon-emakume guztientzat beharrezkoak diren balioetan oinarritutako kultura eta filosofia bat dela.

Bestalde, lortutako aurrerapenak ospatzeko eguna ere bada, iritzi publikoa deitzeko eguna eta aldarrikatzeko eguna; izan ere, aldaketa sakonak lortu badira ere, emakumeen eta gizonen benetako berdintasuna lortzeko ibili beharreko bidea luzea eta oinazeduna izango dela sumatzen da. Benetako eta egiazko berdintasuna erronka da oraindik ere.

Horregatik, emakumeen eta gizonen arteko benetako eta egiazko berdintasuna erdiesteko jarduerak sustatzen jarraitu behar dugu, gizarte eraginkorra, solidarioa eta demokratikoa eraikitzen laguntzeko horrela.

Gainera, aurten Emakundek bere 25. urteurrena bete du. 1988an Emakunderen sorrerarekin, euskal erakundeek 25 urte hauetan berdintasun politikak diseinatu eta sustatu dituen erakundearen oinarriak jarri zituzten. Denbora honetan Emakundek emakume eta gizonen arteko berdintasuna bermatzeko egiturak indartu ditu. Emakundek martxoaren 8ko "Berdin gehiago da" lelopean egingo duen kanpainan adierazten den bezala, berdintasuna gizarte osoari mesede egiten dion eskubidea dela aldarrikatuko da. Mezu horrekin biziko du aurten Emakundek martxoaren 8a, berdintasuna gizarte balorea dela barneratu beharra azpimarratuz, elkarrekiko errespetu handiagoa, jakituria handiagoa, ongizate handiagoa eta demokrazioa zabalagoa dakarrelako berdintasunak.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau